
https://www.youtube.com/watch?v=pLODDA2oXG4 Asteon albistegiak ondoko gaiak biltzen ditu: Lekeitioko Udalaren eta gazte asanbladaren arteko harremana, etenda (Lekeitio); Preso gaixo larriak etxeratzeko eskatzeko ekitaldia (Ondarroa); Bizkaiko hondartza denboraldia, zabalik (Lea-Artibai); Giza kate erraldoia, domekan (Lea-Artibai eta Mutriku); Lumentzako koba, Gizateriaren Ondare (Lekeitio); Euskara Plana aurkeztuko du Ondarroako Udalak; Herria Dugu Arnas iheslarien aldeko ekitaldia, bihar (Mutriku); eta gehiago!





http://www.youtube.com/watch?v=CSVfQr7KjvI Angelita Burgoa Arkotxak (Ondarroa, 1943), Ibon Iparragirre Burgoa presoaren amak, eta Iera Arantzamendi Iruetak (Ondarroa, 1983), Iparra Galdu Baik plataformako kideak, aurreko zapatuan larriki gaixo dauden presoen aldeko manifestazioan jasotako babesaren nondik norakoak kontatu dituzte.


https://www.youtube.com/watch?v=JU4tmxJgBDQ Mutrikuko Saturraran hondartzako uretatik emakume bat erreskatatu zuten atzo arratsaldean. Hain zuzen ere, hondartzan bertan zegoen mediku batek atera zuen emakumea uretatik, 15:50ean. 50 urteko emakume eibartarra Osakidetzako helikoptero batek artatu zuen hondartzan bertan, eta ostean, Donostiako ospitalera eraman zuten.




