Lea-Artibaiko Nagusien Ekarteek, Herri Lagunkoia Proiektuktuan dauden taldeek eta hainbat eragilek aurkeztutako mozioa onartu du udalbatzak. Eskualdeko herrietan egunero mediku eta erizain zerbitzua egotearen eskariagaz bat egiten dute, baita espezialistarentzat itxaronaldiak laburtzeagaz ere.
Denboraren Bankuak antolatuta ibilaldi gidatua egin zen atzo [uztailak 6] Errege Bidean zehar. Ibilbideko gune interesgarriak ezagutzeko aukera eduki zuten partaideek.
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoiak hartuko du, bihar, Markina-Xemeinen eta Berriatuaren artean lehiatuko den Bizkaiko herriarteko zesta-punta txapelketako finala. Sarrera doakoa izango da eta jende asko hurreratzea espero da.
Eidabe Ekimen Kulturalak konpainiaren ‘Piztu! Emakumeon Energia’ antzezlana ikusgai egongo da barikuan [uztailak 8] Uhagon kulturgunean. Emakume zientzialariek historian izan duten pisu eta eragina plazaratzen ditu lanak.
Bihar [uztailak 8] hasiko da Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia egitarau oparoagaz. Aurten gainera Lekittoko Deabruek 10. urteurrena ospatuko dute jaio ziren toki berean.