
Arbe eta Lekue Antxon eta Salegiren aurka eta Bixente eta Manzi Urrutia eta Aimarren kontra ariko dira barikuan [urriak 14]

4-8 urte bitartekoen artean Enara Lopesek arrantzatu zituen arrain gehien, eta 9-14 urte bitartekoetan Eñaut Alvarezek. Arrainik pisutsuenak 800 gramo eduki ditu, eta 4 urteko Kai Telleriak arrantzatu du.

Bizkaiko Foru Aldundiak urtero egiten du inkesta erabiltzaileen artean, eta Ispasterko hondartza beti egon da kalifikaziorik altuena eduki dutenen artean. Aurten, baina, notarik onena jaso du; 10etik 9,63ko kalifikazioa eskuratu du.

Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusiak ehunka lagun batu ditu gaur [urriak 8] Markina-Xemeinen. Salmentak "nahiko onak" izan direla esan dute ekoizleek. Sari gehienak Markina-Xemeingo eta Etxebarriko ekoizle edota abeltzainek jaso dituzte.

Basogintza sektorerako lan baldintza seguruak aldarrikatu ditu gehiengo sindikalak: "Baliabideak behar ditugu, eta horiek eskatzen ari gara. Langileen lan baldintzak seguruak izan behar dira".

Jaialdiko zutabe nagusiak herritarrak izango direla esan dute, eta horien garrantzia azpimarratuz, herritarrak protagonista dituen kartel bereziak kaleratu ditu. Urriaren 20tik 23ra bitartean ospatuko da 45. jaialdia.

Josune Carracedok, Mari Asun Gabiolak eta Ibai Zabalak Oletako Eskoletxeari buruzko argazki erakusketa egin dute, eskolako eraikinean bertan. Argazki zaharren koloreztatzean oinarritu da.

Aurreko urteetan baino hiru aldiz pertsona gehiagok bazkaldu zuten zapatuan [maiatzak 28].

Domekako [maiatzak 29] 21. Juan Luis ‘Kanterape’ memorialean Grupo Eleyco-Iturribero taldeko txirrindularia izan zen ihesaldiko indartsuena.

Herri biak lotzen dituen oinezkoen zubia erabilgarri dago atzo arratsaldetik.

Domekan [maiatzak 29] bi ibilbide daude aukeran, laburra eta luzea.

Zazpi musikarik osatutako taldeak Alexandrina Grosu markina-xemeindarra du abeslari. Zapatuan [maiatzak 28] da kontzertua.

Ekainaren 4an goizean merkatua eta irratsaioa egongo da eta arratsaldean musikagaz bi eszenatokiak beteko dituzte

Bihar, eguena [maiatzak 26] izango da emanaldia musika eskolaren kanpokaldean. Adin eta estilo desberdinetako taldeek parte hartuko dute.