2024/5

Uriondo eta Okamika, 65. Mungia Txapelketan garaile

Bikote gizaburuagarrak 22-21ekoagaz menperatu ditu Xabier Rekalde eta Urko Bullon. Okamikak jokalaririk onenaren saria ere jaso du. Uriondo Bergara Hiria txapelketan eta Ortuellako Probintzia Artekoan ere nagusitu da.

Ondarru Igeri Taldekoak Euskadiko Jokoetan aritu dira

Bi domina etxeratu ditu Nare Arruabarrenak. Getxon lehiatu den Udaberriko Sarian Espainiako Txapelketa lehiatzeko gutxieneko denbora lortu du Elaia Mujikak.

Arrigorri hondartzako gordailuan 70 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute

Eguaztenetik [maiatzak 29] barikura [maiatzak 31] bitartean 70 urtetik gorakoek eta gutxienez %33ko desgaitasuna dutenek izango dute materiala uzteko lehentasuna. Ondoren, ondarrutarrek edukiko dute lehentasuna.

Goitisolo eta Urrutia nagusitu dira Mutrikuko X. Sprint Triatloian

208 kirolarik amaitu zuten proba. Lea-Artibai eta Mutrikuko taldeen ordezkaritza bermatuta egon da proban.

2024ko Burrundada Eguna. Argazkia: Burrundada Musika Elkartea.

Hirugarren Burrundada Eguna, "orain arteko indartsuena"

Rock musikaren inguruan batu ziren zapatuan [maiatzak 25] Lekeition, hirugarren Burrundada Egunean. Antolatzaileak pozik daude erantzunarekin: "Dena antolatzen lanean aritu ostean dena ondo atera dela ikusita pozarren gaude".

Ondarroa Espainiako txapeldun jubeniletan

Ondarroak Espainiako Txapelketa irabazi du trainerillako gizonezkoen gazte mailan

Emakumezkoen kadete mailan lehiatu zuen Mutriku Arraun Taldeak bosgarren postua eskuratu zuen asteburuan.

Diwan eskolako 28 ikasle, Mutrikun

Gaur [maiatzak 27] ongi etorria egin diete ikasle, irakasle zein Mutrikuko Udaleko ordezkariek.

Udabirra Fest

'Hona Bostekoa!' komiki erakusketa Ziortza-Bolibarrera helduko da

Bihartik [maiatzak 24] datorren barikura arte [maiatzak 31] ikusgai egongo da erakusketa Simon Bolivar museoan.

Beti Jai elkarteak 1938an jaiotako bazkideei egindako omenaldia 2023
Kitto Merkatari Elkarteak eta Lekeitioko Udalak hitzarmena berritu dute. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Kitto Merkatari Elkarteak eta Lekeitioko Udalak hitzarmena berritu dute

2024rako hitzarmena sinatu dute, herrian "hobeto bizitzeko" helburuagaz.

mendi bizikleta martxa Berriatua

70 txirrindularik parte hartu dute Berriatuko BTT martxan

Zapatuan [maiatzak 18] osatu zuten ibilbidea, giro “oso onean”.

Berriatuko San Gregorio txapelketako finala

Goi mailako finalak eman ditu Berriatuko San Gregorio Txapelketak

Domekan [maiatzak 19] jokatu zituzten maila desberdinetako azken partidak.

Palestinaren aldeko elkarretaratzea Lekeitio

Palestinaren inguruko hitzaldia antolatu dute Lekeition

Lekeitioko zein eskualdeko herritarrei dei egin diete barikuko [maiatzak 24] Kultur Etxeko Azkue aretoko hitzaldira bertaratzen.

100 lagun inguru elkartu ziren zirku ikastaroan. Argazkia: Markina-Xemeingo Bateratze Guraso Elkartea.

100 lagun inguru elkartu dira zirkuko akrobaziak egiten ikasteko

Markina-Xemeingo Bateratze Guraso Elkarteak zirku ikastaroa eskaini zuen zapatuan [maiatzak 18]; "Oso ondo joan zen eguna", azaldu dute antoaltzaileek.

Musikaiaren eta Aralar Udal Musika Taldekoen kontzertua. Argazkia: Musikaia Musika Eskola.

Harremanak sortzeko aukera "paregabea" izan da Musikaiaren eta Aralarren kontzertua

Nafarroako Aralar Udal Musika Eskolako musikariak joan ziren zapatuan [maiatzak 18] Lekeitiora, Musikaia Musika Eskolakoekin batera kontzertua eskaintzeko; "oso ondo" joan zen eguna.

Gehiago