
Eusko Jaurlaritzako Portuko Zuzendaritzak eta Ondarroako Udalak portuko jabetzako 35.000 metro koadro kuadeatzeko emakida akordioa sinatu dute. Ondarroako EAJk "begi onez" ikusi du akordioa, baina "berandu" datorrela aurpegiratu dio EH Bilduko udal gobernuari.

Eguen honetatik [martxoak 6] hasita, eguenero egongo da auzo taxi zerbitzua, hiru hilabete inguruz; ostean, funtzionamendua aztertu eta Ziortza-Bolibarko Udalak zerbitzua urte guztira luzatzea baloratuko du.

Lekeition eta Ondarroan martitzenerako [martxoak 4] utzi dituzte inauterietako ekimenik garrantzitsuenak.

Koloreek, irudimenak eta umoreak bat egin dute beste behin, inauterietako menua osatzeko. Herriz herri kalejirak, ikuskizunak eta dantza zein musika emanaldiak dituzte egunotan Lea-Artibai eta Mutrikuko bizilagunek.

Goi mailako parte hartzea edukiko du Araba Euskaraz Master Seriesak. Martxoaren 7an, 14an eta 21ean, puntistarik onenek Olabe frontoian jokatuko dute Jai Alai Ligarako puntuagarria izango den lehiaketa.

Mutrikun egon berri da ‘Bollologia. Euskal Herriko Bolleron mugimenduaren genealogia bisual bat’ erakusketa, eta, orain, martxoan zehar, Ondarroa izango du hurrengo geraleku.

Mihia ondo zorroztuta igoko da Ana Goitia lekeitiarra bere herriko oholtzara gaur [otsailak 28]. ‘Katana’ bere lehenengo bakarrizketa herritarren aurrean egiteko urduri dagoen arren, "gogoz" dagoela aitortu du.