
Ondarroak Bizkaiko Trainerilla Ligako bosgarren eta seigarren estropadak hartu ditu iragan asteburuan. Asteon, Bizkaiko Trainerilla Txapelketa lehiatuko dute, agertoki berean.

Liburu Hilabetearen baitan Ziriako Andonegi Mikroipuin Lehiaketako sariak banatu zituzten aurreko astean, Zabiel Kultur Etxean.

Eñaut Urreistik Banakako Laboral Kutxa Txapelketa irabazi du Berriatuko Mendibarrenen, Ludovic Ladutxe menpean hartuta. Garaipenez betetako astea izan da mutrikuar gaztearentzat.

Kaxeroen jaitsiera, kontzertuak, herri paella, herri kirolak eta 38. San Gregorio Txapelketako finalak izango dira maiatzaren 7tik 16ra bitarteko egitarauaren ardatz nagusiak, herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuagaz.