
Lehendik aurreikusita zeukaten kopuruari beste 16 milioi euro gehitzea onartu du gaur [apirilak 7] Gobernu Kontseiluak.

Markina-Xemeinen eta Lekeition egon ziren atzo.

Osasun krisiak krisi ekonomikoa ekarriko du, eta koronabirusak gizartean izango duen eragina aztertzen ari da Jon Bernat EHUko irakaslea, beste aditu batzuekin elkarlanean.

Kultura zinegotziak jakitera eman duenez, jaia ez dute urteko beste sasoi batean errepikatuko; alarma egoeraren bilakaera ikusita, eta halako jai bat antolatzeko baldintza egokiak ez direla egongo iritzita, aurten ez egitea erabaki dute.

Makinak egiten ari dira, eta horiek ekarri eta ezarrita, apirilaren amaieran produkzioagaz hasteko asmoa dauka Bexel Medicalek. Hiruzpalau txandatan lan egingo dute.

Guztira, Lea-Artibain eta Mutrikun 34 kasu positibo daude erregistratuta; Markina-Xemeinen daude kasu positibo gehienak (12). Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 182 kasu positibo gehiago erregistratu dituzte. Ospitaleratuta daudenen kopuruak jaisten jarraitzen du.

Pentsiodunen elkarteko kideek esan dutenez, aurreko astean baino jende gehiago nabaritu dute gaurko protestetan.

Aniztasun funtzionala dutenen elkarteek egin zioten eskaera Espainiako Gobernuari, eta hark onartu egin zuen. Markina-Xemeingo eta Ondarroako udalek aukera hori baliatu dute.

Udalak aginduta etxebizitza desinfektatzera doazela esaten dute iruzurgileek. Udalak argi utzi du iruzurgileak direla, eta horrelako kasuren baten aurrean aterik ez zabaltzeko eta udaltzainei edo ertzainei deitzeko eskatu die.

Erabakia korononabirusaren hedapenaren ondorioz hartu behar izan diren salbuespeneko neurrien ondorioei aurre egiteko hartu dute. Momentuz Markina-Xemeingo, Lekeitioko eta Mutrikuko udalek eman dute erabakiaren berri.

Merkatuaren esparrua mugatu egin dute, eta jende kopurua kontrolatu dute. Eguenero mantenduko da plazaren ohiko jarduna.

Kiroldegiak itxita diraun bitartean doako saioak etxean egiteko aukera egongo da.

Alerta egoeran ere gorozkiak jasotzea derrigorrezkoa dela gogorarazi dute udal iturriek.

Neurria larrialdi egoeratik irten arte martxan egongo dela jakitera eman dute udal iturriek. Soilik hiletak daudenean zabalduko dute.