Bestelakoak

Eguenean hasiko da Markina-Xemein eta Etxebarriko 6. Pintxo Bidea

Markina-Xemeingo eta Etxebarriko hamabi tabernek parte hartuko dute aurten. Apirilaren 10etik 13ra egongo da pintxoak dastatzeko aukera, goiz nahiz arratsalde.

Bizkaiko Batel Txapelketan hiruna bandera lortu dituzte Isuntzak eta Ondarroak

Sestaoko uretan lehiatu den Bizkaiko Batel Txapelketan aritu dira Lea-Artibaiko arraunlariak asteburuan. Isuntza haur eta kimu kategorietan nagusitu da; Ondarroa, berriz, gazte, kadete eta emakumezkoen absolutu mailan.

Lekerika eta Urreisti Lekeitioko finalera

Berdintasuna nagusi, Masters Serieseko lehen finalaurrekoetan

Urreisti-Lekerika eta Ortiz de Mendibil-Watkins bikoteak Lekeitio Master Series txapelketaren finaletara sailkatu dira. Zapatuan [apirilak 12] jokatuko dituzte bigarrenak: Araskitain-Aldazabal Mugartegi-Otañoren aurka eta Erkiaga-Gorka Johan-Del Rioren kontra.

Lekeitioko Beteranoen XIX. Trinkete txapelketako finala

Beste txapel bat Lander eta Fosterrentzat

2023ko irabazleek berriro irabazi dute Beteranoen XIX. Trinkete Txapelketa, 30 eta 18 Rober eta Egaña mendean hartuta. Hirugarren postuan Jaunarena eta Mendez geratu dira, eta laugarrenean, Izei eta Martxel lekeitiarrak.

Loren Arkotxa Meabebasterretxea Ondarroako alkate ohia zendu da

Loren Arkotxa Meabebasterretxea Ondarroako alkatea izan zen hiru agintalditan, baita Udalbiltzako lehenengo lehendakaria ere.

Saihesbidea. Iturretako desbideratzea

Zabalik dago Iturretako irteeran egin den behin-behineko desbideratzea

Seinaleztatuta, margotuta, hesiak ipinita eta argiztapenagaz zabaldu dute desbideratzea.

28. Berdel Eguna, boluntario talde bat

1.800 kilo berdel banatu dituzte 28. Berdel Egunean

Eguraldi ona lagun, jende ugari erakarri du Mutrikuko Berdel Egunak. Zazpi pintxo dastatzeko aukera egon da portuan, berdel erreaz eta marmitakoaz gain; 20.000 pintxo inguru prestatu dituzte.

kirola

Yoga ikastaroa eskainiko dute Mendexan

Saioa maiatzaren 7an izango da, 18:00etan udaletxeko ganbaran eta doan izango da.

156.863 euro batu dituzte palestinarrei laguntzeko

Dagoeneko 35.000 euro bidali dituzte Union of Agricultural Work Commitees-eko batzordeei, STOP Gaza Starvation ekimenaren baitan. Diru ekarpenen banaketaren gardentasuna bermatzeko asmoz, Jarraipen Batzordea osatu dute.

Musikaz girotuta dator Udaberriko Azoka

Domekan [apirilak 28] egingo dute Munitibarko Udaberriko Azokaren hirugarren ekitaldia. Azokagunea 10:00etatik 15:00etara artean egongo da zabalik.

Liburuaren Egunean Belaunaldien Irakurketa Kluba egin dute Lekeition. Argazkia: Lekeitioko Udal Liburutegia.
Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Herritarren bizi kalitatea hobetzeko egindako diagnostikoa aurkeztuko dute bihar

Markina-Xemein Lagunkoia programaren esparruan egindako diagnostikoa da. Bihar [apirilak 25], 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan aurkeztuko dituzte analisiaren emaitzak eta aurrera begirakoak.

Herri Udalekuak egingo dituzte Lekeition. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Lekeitioko Herri Udalekuen aurkezpen herritarra egingo dute bihar

Bihar [apirilak 25], 18:00etan, kultur etxean, egingo dute aurkezpena. Besteak beste, programazioa, metodologia eta antolakuntza nola izango den azalduko dituzte.

Ortugintza modu profesionalean ikasteko aukera Markina-Xemeinen

Maiatzaren 15ean abiatuko da ikastaroa eta ekainaren 26ra bitartean 28 orduko ikastaroa eskainiko da. Izena emateko epea zabalik dago.

'Papera josi' tailerra egingo dute Ispasterren

Domekan [apirilak 28] jarri dute hitzordua. Izena eman beharra dago.

Gehiago