Bestelakoak

bertsolritza

Debabarrenako bertso talde onenaren txapela jokatuko da Mutrikuko Gaztetxean

Soraluzeko BertSora eta Eibarko Xarmaginak taldeak izango dira aurrez aurre arituko direnak, Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketako bigarren fasean lekua lortzeko.

Asteon hasiko da Munitibar Rookies Series

Munitibar Rookies Series, martxotik ekainera arteko zesta-punta txapelketa herrikoia, zapatu honetan [martxoak 14] abiatuko dute. Hogeina aurrelarik eta atzelarik izena eman dute hiru fase edukiko dituen lehiaketara.

Euskal Herriko Torturatuen Sareak informazio gunea jarriko du Ondarroan

Euskal Herriko Torturatuen Sareak martxoaren 12tik 16ra eta apirilaren 9an laguntza eskainiko du Antiguako Ama kalean.

Lea-Artibain abiatu dute Innteract proiektua berrikuntza biomedikoa bultzatzeko

Markina-Xemeingo Leartiker zentroan aurkeztu dute egitasmoa, eta Ehun Ingeniaritzaren eta Medikuntza Birsortzailearen arloko berrikuntzak industriara hurbiltzea du helburu.

euskara

Ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko martxa jendetsua deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak

Ekainaren 13an, Iruñea euskararen eta euskaltzaleen "bizi indarraren erakustaldi" izatea nahi dute. Euskalgintzaren Kontseiluaren kideen hitzetan, Pizkunderako behar diren baldintzen aldarrikapenerako gunea izango da; euskaltzaleok antolatzeko beste urrats bat, "euskaraz bizitzeko behar den dena eskuratzeko bultzada".

Lekittoko Gaztiak taldeak gazte mendi martxa antolatu zuen. Argazkia: Lekitoko Gaztiak.

Lekittoko Gazteak taldearen martxoko programazioak kultura eta kirola uztartzen ditu

Hitzaldia, mendi martxa, kontzertuak eta Korrikara ekitaldiak prestatu dituzte martxorako, gazteei zuzenduta.

Telazko poltsak pertsonalizatzeko tailerra egongo da Mendexan

Azaroaren 21ean izango da tailerra. Izena emateko azken eguna, ostera, barikua [azaroak 14] izango da.

Paziente bat eta Osakidetzako mediku bat. Argazkia: Irekia

Bihotz-biriketako bizkortzea egiten ikasteko aukera egongo da Mendexan

Azaroaren 28an emango dute ikastaroa Mendexako medikuak eta erizainak. Parte hartzeko izena eman behar da.

mendexakoudaletxea

Mendexako Udalak 2026ko aurrekontuak osatzeko parte-hartze prozesua abiatu du

Herritarrek dituzten lehentasun eta beharrak jaso nahi dituzte udal ordezkariek, 2026ko aurrekontuetan txertatzeko. Galdetegia azaroaren 28ra arte bete ahalko da.

'Titu, ba!' Markina-Xemein

Sendabelarrak ezagutzeko ibilbidea eta tailerra egingo dituzte Markina-Xemeinen

Domekan [azaroak 16] 10:30ean izango da tailerra, Arretxinagan. Oihane Lekunberri Ansolak emango du tailerra, eta emakumeei zuzendutakoa izango da.

ZuNonHanDA! azoka ibiltaria Durangoko Azoka aurretik ailegatuko da saltokietara, lehenengoz

Lehenbizikoz, Durangoko Azoka baino lehen egingo dute ZuNonHanDA! azoka ibiltaria, azaroaren 17tik abenduaren 4ra bitartean. Euskal Herriko 19 liburu saltokitara helduko da eta, bertan, 22 liburu aurkeztuko dituzte idazleek, tartean eskualdetakoek.

XX. Bizkaiko Hotsak, Xemeingo elizan

"Jende ugari" bildu du XX. Bizkaiko Hotsak kontzertuaren lehenengo saioak

Xemeingo elizan eman zieten hasiera aurtengo jaialdiari. Miriam Cepeda eta EHU Abesbatza igo ziren oholtzara, Aitor Biainen zuzendaritzapean: "Biainek arretatsu eta dotore zuzendu zituen musikariak".

Gehiago