UEMAren Esnatu dinamikak Lea-Artibaiko udal ordezkari eta eragileak batu zituen atzo [maiatzak 27] Markina-Xemeinen. Euskararekiko kontzientzia, ahalduntzea, babes legala eta UEMAren lurralde estrategia izan zituzten hizpide.


'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina egiten ari da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea hirugarren urtez.

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren balio soziala ikertu dute Ane Zuazubiskar Iñarra eta Eneko Bidegain Aire Mondragon Unibertsitateko irakasleek, eta gizartearentzat sortzen duen balio sozial eta sozioekonomikoa "handia" dela ondorioztatu dute.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak hamazortzi eragilerekin batera aurkeztu du ‘Esnatu’ dinamika, eta eragileek konpromiso zehatzak hartu dituzte.

Gazteak lehenengo lerrora ekarri nahi izan ditu 24. Korrikak, eta Euskal Herriko zazpi gaztek elkarrekin idatzi dute ekitaldetik mendebaldera Euskal Herria zeharkatu duen lekukoaren barruko maitasun eskutitzaren mezua.

24. Korrika Lea-Artibai eta Mutrikura heltzeko ordu gutxi batzuk baino ez dira geratzen, eta giroa berotzen joateko Korrika Txikiek hartu dituzte eskualdeko kaleak.

Egunotan askoren ahotan dago 'Xiberutikan Mendebaldera', 24.Korrikaren abestia. Bertan aipatzen da "artzai gazte bat kontu zaharretan" dabilela, Bariñako Bidane Baskaran. Bere lanbideari egindako aipamena eta aitortza dela uste du markina-xemeindarrak, eta horren garrantzia nabarmendu du.

Ekainaren 22tik 25era Bertso Barnetegia egingo da Ondarroan.

Inoiz baino euskara gehiago entzuteko asmoz, AEK-k 65 mintzodromo antolatuko ditu, Euskal Herriaren luze-zabalean, tartean Ondarroan, Markina-Xemeinen eta Lekeition

Eusfera Eguna ospatu zuten joan den domekan [maiatzak 17] Etxebarrian, haur eta helduak euskararen alde bateratzeko ekintzekin.

UEMAk Otxandioko Udalarekin eta herriko eragileekin batera antolatu du Udalerri Euskaldunen Eguneko egitaraua. Horren baitan, bazkari herrikoia egingo dute, eta bertaratzeko tiketak barikura arte [maiatzak 8] egongo dira eskuragarri.

Bihar [apirilak 29] eskainiko dute hitzaldia Idurre Eskisabel Larrañagak eta Lorea Agirre Doronsorok, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean.