Etxebarria

Indarkeria matxistarekin amaitzeko aldarrian zentratuko da Lea-Artibaiko Itaia

Bilera irekia antolatu dute zapatuan [azaroak 12], 12:00etan, Ondarroako gaztetxean. Azaroaren 19an, berriz, Lekeitioko gaztetxean, 12:00etan egingo da solasaldia.

Markina-Xemeinen hasiko da 30. Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, astelehenean

Aurten 30 urte betetzen ditu sariketak, eta horretan 55 bertsolari inguruk parte hartuko dute. Astelehenean [azaroak 7] 10:30ean hasiko da Markina-Xemeingo saioa, Kultur Aretoan.

Lea-Artibaiko eta Busturialdeko kooperatibek ere Euskaraldiagaz bat egin dute

Babesteaz gain, modu aktiboan parte hartuko dutela esan dute ondoko kooperatibek: Kide, Eika, Fagor Arrasate, Cikautxo, Leartibai Fundazioa, Burdinola, Maier eta Laboral Kutxa.

Ikasle Abertzaleek hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute

Gaurko [urriak 27] greba egunean egindako manifestazioetan 'hezkuntzan ofentsiba kapitalista gelditu!' lelopean zeharkatu dituzte Euskal Herriko hiri nagusiak.

Lau eta erdiko Master Laboral Kutxa txapelketa, urteko hitzordurik garrantzitsuena

Txapelketa gaur [urriak 27] aurkeztu dute Bilbon Lea Ibarra Motrollo taldeko Amaia Aldaik eta Olatz Arrizabalagak. Biek final laurdenetan ekingo diote txapelketari, azaroaren 20an Berrizen. Finala abenduaren 10ean jokatuko da Zornotzako pilotalekuan.

Euskal selekzioa, pilotan eta surfean ofizial izateko bidean

Pilotako eta surfeko euskal selekzioek nazioartean jokatu ahalko dute, horretarako beharrezkoak diren baldintzak betetzen baitituzte. Dena dela, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak eta Naziarteko federazioek adostu behar dute ofizialtasunaren auzia.

Lea Artibai Fest ekimenak "arrakasta handia" eduki du

Leartibai Fundazioak antolatuta egin da aurten ere ekimena urriko bi asteburutan. 149 herritarrek parte hartu dute ekintzetan.

Hilaren 23ra arte izena eman daiteke Berriatuko udaleku irekietan

Berriatuko Udalak antolatuta egingo dira udalekuak, uztailaren 1etik 21era eta uztailaren 22tik abuztuaren 12ra, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara.

Udaburuko jairako prestatzen hasi dira Etxebarrian

Udaburuko suaren inguruan egingo duten dantzaldiaren entseguak hasi dira.

Dantza ikastaroa emango dute Etxebarrian udaburuko ospakizunerako prestatzeko

Parte hartzeko asmoa jakinarazi behar da WhatsApp mezu baten bidez. Gaur eta ekainaren 17an dira eskolak.

Partzuergoko haur eskolak ekainaren 22an zabaltzea aurreikusi dute

Partzuergoko haur eskolen edukiera %60an mugatuta egongo da, eta lehentasuna emango diete kontziliazioa bermatu ezin duten familiei.

Lea-Artibai eta Mutrikuko jubilatu elkarteak hasi dira ateak zabaltzen

Ireki duten elkarteetako bulegoak ohiko ordutegian hasi dira zerbitzua ematen. Besteak beste, Ondarroako Antiguako Ama eta Mutrikuko Anaiarte Biltokia zabaldu dituzte.

EHIGE: "Hezkuntza Saila prebentzio neurriei egokitutako plan bat egiten hasi behar da berehala"

Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea ez da konformatu normaltasun egoeran oinarritutako planifikazio batekin. Urruntze eta prebentzio neurrietara egokitutako plan baten alde egin dute.

Gozatu Sarean Euskaraz! kanpaina abiarazi dute, ingurune digitalean euskara sustatzeko

Kanpaina gaur [ekainak 4] abiarazi du Eusko Jaurlaritzak, Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzordearen ekimenez. Lehenengo fasean aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako eduki eta baliabideak zabalduko dira. Hurrengoetan, berriz, kulturakoak, euskara ikastekoak…

Gehiago