Ispaster

101 udalerrigaz, 305.000 biztanleko lurgunea hartzen du Uemak

Etxebarria, Arrankudiaga-Zollo, Arruazu eta Doneztebe Uemako kide dira zapatuaz [martxoak 25] geroztik.

EAJk Ondarroan elkartu ditu Lea-Artibai eskualdeko alkategaiak

EAJk “konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna” eskaintzen dituela esan zuten atzoko [martxoak 26] ekitaldian.

Euskal JaXE Ondarroa euskal jaia ibilaldia zubi zahar herri ikastola

Euskal JaXE ospatuta, Ondarroa prest dago IbilaldiXE hartzeko

Ondarroako, Lekeitioko, Markina-Xemeingo eta Mutrikuko dantzariak eta txistulariak herri osoa kolorez, musikaz eta alaitasunez jantzi dute. Euskal Jaiak urteetan Ondarroan bizi ez den giroa piztu du. Protagonistak dantzariak izan dira, ume zein nagusi.

Lekeitio Master Seriesek puntako pilotariak bilduko ditu

Apirilaren 6an eta 8an jokatuko dute, Santi Brouard pilotalekuan. Gizonezkoen lau bikote finalerdietan eta finalean ariko dira. Emakumezkoen desafioa, ostera, finalaren egunean [apirilaren 8a] egingo dute.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea maiatzaren 4an hasiko da

Udabarria Bertsotan fasean zortzi saio lehiatuko dituzte, eta horietako bat Aulestin izango da. 48 bertsolarik parte hartuko dute, eta tartean dira Lea-Artibaiko lau.

Ispasterko eskolaren eraberritzea "bidean" da

Ispasterko Udala, Ispasterko Guraso Elkartea eta herriko eskolako komunitatea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailagaz elkarlanean ari dira, eskolaren eraberritze lanen proiektua garatzeko.

Hezkuntzako hauteskunde sindikaletan LAB bozkatzeko eskatu dute Lea-Artibaiko hainbat herritarrek

Martxoaren 30ean egingo dira Hezkuntzako hauteskunde sindikalak. Horren harira, Hezkuntzan publikoko alor ezberdinetan diharduten Lea-Artibaiko hainbat herritar Markina-Xemeinen batu dira LABen aldeko bozka eskatzeko.

EAEn aldi baterako erregulazio txostenen eraginpean egon direnen erdiak jarraitzen du egoera horretan

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %2,22 egin du gora lan bila ari direnen kopuruak; apirilean baino 3.072 langabe gehiago daude.

Arragua Ispaster

Sorkuntza eta esperimentazioa oinarri dituzten bi ikastaro emango dituzte Ispasterren

Ekainaren 28tik uztailaren 3ra eta uztailaren 6tik 10era goizez egingo dituzte bi orduko saioak. Ispasterren erroldatutako haurrei eta herriko eskolako ikasleei zuzenduta daude.

Duela lau urte baino herritar gehiagok eman ahalko dute botoa aurten

Hautesle errolda martxoaren 1ean itxi zuten. Alderdi politikoek asteon aurkeztu dituzte hautagaien zerrendak. Posta bidez botoa eman nahi dutenek uztailaren 2ra arte eskatu ahal dute. Mahaietan egon beharko duten herritarren zozketa ekainaren 13tik 17ra bitartean egingo dute.

Jaurlaritzak herritarren jarrera jasangarriak bultzatzeko sentsibilizazio kanpaina abiarazi du

Ohiturak sustatzea dute helburu kanpainagaz: bizikleta eta garraio publikoa gehiago erabiltzea, iraunkortasun luzeagoko produktuak fabrikatzea, jantziak berrerabiltzea, hondakinak behar bezala bereiztea...

Euskal presoak hurreratzeko eskatu du Lakuak

Jonan Fernandez Giza eskubide, bizikidetza eta lankidetzarako idazkari orokorrak esan duenez, egungo egoeran "zentzuzkoena da" preso bakoitza bere erkidegora mugitzea. 330 preso inguru Basauri, Martutene eta Zaballara hurbiltzeko eskatu du.

Hauteskundeetarako udalen gastu arruntaren zenbatekoa igotzea onartu du Jaurlaritzak

Gaurko Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluan hauteskunde mahaiko 95 euro gehiago jasotzea onartu dute, Koronabirusak eragindako segurtasun eta babes neurriak ezartzeko gastuei aurre egiteko.

Presoen auziaren irtenbiderako bide izateko ekimena abiarazi du Sarek

Herritarren aktibazioa eta alor politiko, sindikal eta sozialaren parte hartzea bultzatu nahi du, kilometroak eginez.

Gehiago