Ispaster

Lekeitioko Andretxearen proiektua urrats berriak ematen ari da

Lekittoko Mugimendu Feministiak Andretxearen proiektua aurkeztu dio udalari. Emakumeen beharrei erantzun eta horiek lantzeko gune sozial eta komunitario baten premia dagoela diote.

Baso Biziak, bestelako basogintza eredu bat bultzatzeko plataforma

Baserritar eta lurjabe guztiak bioaniztasunean, agroekologian, abeltzaintza ez intentsiboan eta jasangarritasunean oinarritutako basogintzan urratsak ematera gonbidatu dituzte. Momentuz, eukaliptoari moratoria jartzea ezinbestekoa dela diote.

hondartza denboraldia.

Hondartzetarako "garraio publikoaren zerbitzua handitzeko" proposamena aurkeztu du EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan

Koalizio abertzaletik aldundiari eskatzen zaion neurrietako bat da Bizkaibusek Gernika-Lumotik eskaintzen duen lanzadera zerbitzua Ispaster eta Ea udalerrietara zabaltzea.

Esneki Zentroko zuzendaria

Malen Sarasua: "Esne sektorean garapen handia eman da urte gutxitan"

Euskal Herriko lehenengo Esneki Zentroa abiarazi du Leartiker Zentro Teknologikoak Markina-Xemeinen. Esne eta esneki sektoreko 100 ekoizle baino gehiagorekin ari dira lanean.

Ostalaritza establezimenduak gauerdira arte egon ahalko dira zabalik

LABIren aholku batzordeak beste neurri batzuk ere arindu ditu: aire librean kirola egiteko ez dela pertsona mugarik egongo, garraio publikoaren zerbitzua gauerdira artekoa izan ahalko da eta aisialdi taldeak gehienez 10 lagunekoak izango dira. Neurriok eguaztenean [ekainak 2] sartuko dira indarrean.

Pentsiodunen mugimenduak "indartsu" dagoela erakutsi du

Antolatzaileek emandako datuen arabera 450 pertsona batu dira Ondarroako manifestazioan eta beste 250 lagun Lekeition. Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua udazkenerako beste protesta bateratu bat prestatzen hasi da.

Kontzertu bat, Ondarroan

Kontzertu aretoak COVID-19 laguntzetatik kanpo geratu direla salatu dute

Laguntza barik eta jasan behar dituzten murrizketekin esan dute kontzertu aretoak "ito" egin direla; diru laguntza estrukturalik gabe bizirik jarraitzea "ezinezkoa" dela diote. LIVE DMA gobernuz kanpoko sare europarrak ere babestu egin ditu salaketa eta eskaerak.

Organikoa batzeko materiala jasotzen

Organikoaren bilketagaz hastear daude Ziortza-Bolibarren, eta bizilagunak behar bezala informatzeko helburuagaz, informazio saioa egin zuten atzo. Azalpenak emateagaz batera, materiala ere banatu zieten Simon Bolivar plazara bertaratu ziren herritarre...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
desfibriladore

Aurreko zapatuan lehiatu ez zuten partidua jokatuko dute

Astebeteko atzerapenagaz, Gernika RTk Amaiur Torneoaren etxeko azken partidua jokatuko du bihar, 17:00etan hasita.Aurreko zapatu arratsaldean jokatu behar zuten Gaztedi Neskak taldearen kontrako partidu hori, baina bertan behera utzi zuten azkenean. Iz...

A.M.M.

Bartzelonaren zelaia bisitatuko dute basurdeek domekan

ERRUGBIA // Gernika RTk FC Barcelonaren zelaian lehiatuko du 15. jardunaldia domekan, 11:30etik aurrera. Heineken Ligaren denboraldiko bigarren buelta hasi zutenetik bi partidu jokatu ditu talde gernikarrak, eta biak etxean izan dira; Getxo Artearen ko...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Bird Centerren hegaldia

Bisitari kopuruari dagokionez marka hautsi du Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek. 2017. urtean, 37.105 bisitari eduki ditu.Bide onetik doa Urdaibai Bird Center. Hala baieztatu du zentroaren ardura duen Aranzadi Zientzia Elkarteak. 2017. urtean ...

Oihana Cabello Elorriaga

Somorrostroren kontra jokatuko du bihar Bermeok

FUTBOLA //Azken bi porroten ostean, garaipenaren bila zelairatuko dira bihar Itxas Ganen etxeko jokalariak. Bermeoren eta Somorrostroren arteko neurketa 17:00etan hasiko da. Denboraldia hasi zutenetik, talde bermeotarrak 23 puntu bildu ditu, eta 3. mai...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Gehiago