Ispaster

Ondarroa gune horian sartu da

Azken 24 orduetan Mutrikuko eta Lea-Artibaiko herrietako intzidentzia tasa guztiak mantendu edo jaitsi egin dira; bakar bat ere ez da igo. Ondarroa, gainera, gune laranjan egotetik gure horian egotera pasatu da. Mutrikuko intzidentzia tasa 18,82an kokatu da.

AEK-k herritarren ekarpenak biltzeko kanpaina bat abiatu du

Korrikak utzitako hutsuneari aurre egiteko banku finantzabide bat eskatu behar izan du AEK-k. Hau da, ikasturteari aurre egiteko zorpetu egin behar izan du euskaltegien sareak.

Lander Muñagorri Garmendia (Berria)

100 urtetik gorakoei txertoa ematen hasi dira

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 100 urtetik gorako 1.800 pertsona daude, eta horiei joan den astean eman zieten txertoa hartzeko txanda.

Lea-Artibain duela bi urte baino hondakin gutxiago sortu zen iaz

Azken bost urteetako joerari eutsiz, iaz hondakin guztien kopurua %2,4 jaitsi zela esan du Lea Artibai Amankomunazgoak. 2019tik 2020ra errefusa kopurua jaitsi bada ere, oraindik ere batzen den hondakinen zatirik handiena dela diote (%55,21).

Haurreskolak Partzuergoaren mobilizazioa

Haurreskolak Partzuergoan ordezkaritza duten sindikatuek negoziazio kolektiboa eskatzen jarraituko dute

Azken hiru egunotan lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte. Gaur arratsaldean elkarretaratzean batu dira Lekeition eta Berriatuan.

Euskara Bizkaian hitz egiten diren beste hizkuntzen aterpe eta zubi dela dio aldundiak

Bizkaian 120 hizkuntza baino gehiago hitz egiten direla adierazi du aldundiak bultzatuta egindako azterketak. Euskara eta gazteleraz gain lau dira jatorri hizkuntza nagusiak Bizkaian: Galegoa, arabiera, tamazight eta errumaniarra.

Gehiago