
Laguntza gehienez 3.000 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko. Maiatzean hasiko dira laguntzak ematen.

Hezkuntza sistemari buruzko erabakiak bertotik diseinatzea positibo ikusten du Ikastolen Elkarteak, baina uste du ikasleak ikasgeletara itzultzea Eusko Jaurlaritzak hezkuntza eragileekin landu behar duen erabakia dela, eta irizpide propioetan oinarrituta hartu behar dela.

Bigarren egunez jarraian, eskualdeari dagozkion datuak berdinak izaten jarraitzen dute. Hori bai, Bizkai, Gipuzkoa eta Araban positibo kasu berrien gorakada egon da. Hala, atzo 255 kasu gehiago erregistratu zituzten. Eta sendatu direnen ehunekoa goraka bazihoan ere, atzoko datuekin ia puntu bat jaitsi da (%82,8).

Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioko ordezkariek diote ikastetxeen "autonomia" aintzat hartu izana ona dela. Sindikatuek, ordea, nabarmendu dute "are arduragabekeria handiagoa" dela aurrez aurreko eskoletara itzultzeko erabakia ikastetxe bakoitzaren ardurapean uztea. Bihar protesta egingo dute Bilboko Hezkuntzaren egoitzaren aurrean, 11:00etan.

Banaka, binaka edo familia osoagaz argazkia atera eta sare sozialak elkartasunez betetea dute helburu Lekeition. Ondarroan eta Mutrikun, bestalde, argazki zaharrak jasotzen ari dira.

21 positibogaz, Lekeitio da eskualde mailan positibo kasu gehien erregistratuta dituen herria. Atzetik datoz Ondarroa (20) eta Markina-Xemein (18). Lea-Artibai eta Mutriku mailan, Munitibar da positibo kasu bat bera ere erregistratu ez duten herria. Gipuzkoa osoan positibo kasu bat gehiago antzeman dute azken 24 orduetan.

Psikologoa da Nahia Idoiaga, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Gernika-Lumon bizi da, eta konfinamenduak jendearengan duen eragina ikertzen ari da, beste hainbat aditugaz batera: Naiara Besarategi, Amaia Eiguren, Maria Dosil, Maitane Picaza eta Naiara Ozamiz.

Debabarreneko udalek eta eskualdeko Lanbide Heziketa zentroek #Abian III. Enplegu eta Lanbide Hezkieta Azoka egingo dute martxoaren 29tik 31ra, Debegesa garapen agentziaren bitartez. Funtsean, aurtengo azokak lana bilatzen ari diren pertsonen eta lanpo...

MUNDAKA // Apirilaren 5ean Busturialdera iritsiko den 20. Korrikaren aurkezpena egiteko batuko dira gaur Mundakan. Interesa duenak, 19:00etan egon beharko du Tribisarrospe Kultur Etxean. Herritar guztiak gonbidatu dituzte aurkezpenean parte hartzeara.

Maiatzaren 7rako galdera erabakitzen eta grabaketak egiten jarraituko du Lea-Artibaiko Gure Esku Dago-k asteburuan. Mendexan, Lekeition eta Ondarroan herritarrak batu, eta Zubien ekimenaren bideokliparen grabaketa egingo dute. Galdera adosteko batzarra...

Elite mailan 81 atleta daude izena emanda, eta adin tartekoan 156. 15:00etan hasiko da adin tartekoen proba, eta elitekoena 17:00etatik aurrera lehiatuko duteBihar arratsaldean lehiatuko dute Gernika-Lumoko 22. Nazioarteko Duatloia, eta 237 pertsona da...

2016an egindako kale neurketaren arabera, adineko pertsonak, hau da, 65 urtetik gorakoak dira euskaraz gehien egiten dutenak; euren arteko elkarrizketen %52 izan dira euskaraz.Soziolinguistika Klusterrak euskararen erabileraren kale neurketa egin du Be...

Lea-Artibaiko turismo agente eta udal ordezkariak bildu ditu Leartibai Garapen Agentziak antolatutako ekimenak. Eskualdean dauden intereseko ondareak izendatu dituzteLea-Artibaiko turismo agente eta udaletako ordezkariak batu zituen atzo goizean egin z...

SASKIBALOIA / // Lointek Gernika Bizkaiak IDK Gipuzkoaren kontra jokatuko du bihar Jose Antonio Gasca kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Talde gernikarrak Donostiako taldearen kontra eskuratu zuen denboraldiko etxeko lehen porrota abenduan. 57-62 amaitu...

Azken karlista gerratik frankismoaren nagusitasunera arte egondako erreparazioa ezagutzera emango du bihar, Ahaztuen Oroimena elkarteak 12:00etan, Uhagon kulturgunean. Aurreratu dutenez, 1876. urtean amaitu zen 3. karlistada eta 62 urte ondoren, biziri...