
09:00etatik 21:00etara bitartean atera ahalko dira kalera, eta gehienez ere etxetik kilometro batera urrundu ahalko dira. Punta-puntako orduak saihesteko gomendatu. Haurrek jolasteko materiala atera ahalko dutela esan du, baloia eta patinak esaterako.

Espainiako auzitegiak hainbat kontu korronte enbargatu ditu dagoeneko. 2014ko sententziak 103 'herriko taberna' konfiskatzeko agindua eman zuen, "ETAren egitura" finantzatzea egotzita; 2015ean, Gorenak berretsi egin zuen hori, bahitze kopurua 101ean utzita.

Hezkuntza Sailak balizko itzulera bat prestatu du bereziki kritikotzat jotzen diren hezkuntza mailak lehenetsiz. Modu horretara, DBH4, Batxilergoko eta Lanbide heziketako lehen mailetako ikasleak jarduera presentzialera itzultzeko aukera aurreikusten dute.

Koronabirusaren pandemia hasi zenetik positibo kasu berririk antzematen ez duten lehenengo eguna da gaurkoa. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban atzo 3.804 PCR eta 2.129 test azkar egin ziren. Eta positibo eman zutenen ehunekoa % 6ra murriztu dela esan dute.

Jasotako kritiken ondorioz, erabaki berria jakitera eman zuen atzo [apirilak 21] iluntzean Espainiako Gobernuak. Espainiako osasun ministroak esan zuenez, gaur [apirilak 22] aurkeztuko duten alarma egoera luzatzeko dekretuan klausula bat sartuko dute.

Alarma egoerari buruzko dekretuak ezartzen dituen jardueretan lagundu ahalko dute, heldu batek lagunduta. Hau da, janari dendetara, farmaziara edota banketxeetara joateko mugimenduak egin ahal izango dituzte. 14 urtetik gorakoak bakarrik joan ahalko dira mandatuak egitera

Esan duenez, “ezinbestekoa” izango da hiru baldintza betetzea: urruntze fisikoa, maskaren erabilera eta eskuen garbiketarako eta espazio partekatuen higienerako neurriak.

HERRI KIROLAK // Giza proba berezia jokatuko dute bihar arratsaldean, Kortezubiko probalekuan. 930 kiloko harriagaz untza bat arinen egitearen erronka izango dute lau probalari ezagunek. Hain zuzen ere, Eneko Bilbao gernikarra, Mikel Alzola gernikarra,...