Ispaster

Gabonak Ondarroan

Urteko egunik laburrenei, egitarau oparoak

Gabon aldiaren atarian daude Lea-Artibai eta Mutriku. Zenbait herritan lehen ekimenak egin dituzten arren, denetarikoez osatutako jai egitarauak herritarren esperoan dira.

HITZA
Ataria, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza eta Hamaika Telebista komunikabideetako ordezkariak, diplomak jaso ondoren.

Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso du Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak

Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren Sariak banatu zituen atzo arratsaldean Gasteizen, praktika aurreratuak dituzten enpresei aitortza egiteko.

Bizkaiko Golkoko antxoa, duela 30 urtekoa baino txikiagoa

Aztiren ikerketaren arabera, txikiagoak izateaz gain, antxoa ale helduek forma lerdenagoa hartzen dute. Frogen arabera, tamaina txikitzea Bizkaiko Golkoko klimaren aldaketaren adierazle izan daiteke.

Elaia Gogenola eta Ihart Arakistain, banakako zesta puntan txapelketan

Ezustekorik ez, faboritoek egin dute aurrera Berriatuko Banakako Txapelketan

Zapatuan [abenduak 16] jokatu zituzten lehendabiziko final-laurdenak emakumezkoetan zein gizonezkoetan.

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea.

Ibarzabal, Intxausti eta Galletebeitia, finalera begira

Zapatuan [abenduak 16], 17:00etan, jokatuko dute finala, Bilbao Arenan. Ilusioz eta gogoz daude finalistak.

Durango azoka 2023

Durangoko Azokaren osotasuna "indartu eta berretsi" egin da

58. Durangoko Azoka arrakastatsua izan da antolatzaileen arabera. Gaurtik [abenduak 11] aurrera Zu Non, Han DA! ekimena garatuko dute Euskal Herriko 88 liburu dendatan.

Eusebio Agirre eta Avelina Hormaetxea, euren hamar seme-alabekin Australian.
EUSKALDUNAK AUSTRALIAN (IX)

Inma Agirre, 12 urtegaz Australiara

Gurasoek bederatzi seme-alabekin egin zuten bertarainoko bidaia.

Euskal Australiar Elkartea

Azken orduetan 20 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Gaurko [urtarrilak 19] txosten epidemiologikoaren arabera, ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: 7 Markina-Xemeinen, 5 Lekeition, 4 Mutrikun, 2 Ondarroan eta bana Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren. Datozen orduetan azken egunetako joerak bere horretan jarraituz gero, Gizaburuaga eta Munitibar ere perimetralki itxita geratuko lirateke.

Urkulluk 20:00etara aurreratu nahi du etxeratze ordua, eta bilerak lau lagunera mugatu

Eusko Jaurlaritzak Lurralde arteko Osasun Kontseilura eramango duen proposamena aurreratu du lehendakariak, Ser irratian. Ziurtatu du egoera «oso larria» dela eta «okerrera» egingo duela, baina etxeko itxialdia saihesteko «alternatibak» egon badaudela.

Ion Orzaiz/Arantxa Iraola (Berria)

Zaintza eta gizarte zerbitzuetan greba deitu dute sindikatuek

LAB, ELA, CCOO eta UGTek hilaren 26rako lanuzterako deia egin dute. LABek grebarako deia egin, eta zaintza eta gizarte zerbitzuak publiko izatea eskatzen du.

Azken orduetan 15 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain

HITZAren eremua osatzen duten hamahiru herrietatik zortzitan erregistratu zituzten atzo [urtarrilak 18] positibo berriak: 4 Ondarroan, 3 Lekeition, 2 Gizaburuagan, 2 Ziortza-Bolibarren eta bana Berriatuan, Etxebarrian, Markina-Xemeinen eta Munitibarren. Orokorrean, intzidentzia tasak gora egiten jarraitzen du.

COVID-19aren aurkako txertoari buruzko hainbat argibide

Zer immunitate dakar txertoak? Noiz hasten da efektua egiten? Zehazki, zer eragozten du txertoak? Txertaketa kanpainak hainbat galdera sortu ditu, eta horietako batzuei erantzun die BERRIAk, Paco Borrego immunologoaren laguntzarekin.

Ion Orzaiz/Arantxa Iraola (Berria)

Lekitto Bedarrak Usotegiko uzta banatzen jarraitzeko asmoa agertu du

Taldeak Usotegiko ortuan jasotako 300 kilo barazki banatu zituen iaz. Aurten iazko marka gainditu nahi dutela diote. Elikagaien Bankuari eman dizkiote urteko lehen barazkiak.

Maskara berrerabilgarriak banatuko dituzte Markina-Xemeinen

Udalak esan du 6 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteentzako maskarak herriko ikastetxeetan banatutako dituztela, eta gainontzeko herritarrei etxeetan banatuko dizkietela. Banaketa egiteko erroldako datuetan oinarritu dira.

Ondarroa gune laranjan sartu da berriro ere

Azken 24 orduetan 15 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 5 Markina-Xemeinen, 4 Lekeition eta hiruna Ondarroan eta Mutrikun. 5.000 biztanle baino gehiago dituzten lau herrietan intzidentzia tasa igo egin da.

Gehiago