Ispaster

Ispasterren egin dute Sirenergy programako lehen landa bisita

Sirenergy programako lehen landa bisitak energia Europa osoko adituak bildu ditu. Programako partaideek energia berriztagarrien lanketa nola kudeatu dezaketen aztertu dute.

Ibilbide zabal bati omenaldia

Aritz Erkiagari omenaldia egin diote bere herrikideek. Puntista ispastertarra bere profesional ibilbideagatik omendu dute. "Hunkituta eta eskertuta" agertu da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko zazpi enpresak jaso dute enpresa berritzailearen Hazinnova ziurtagiria

Etxebarriako Ezenarro Aroztegiak, Ondarroako  Cofradia de pecadores Santa Clarak, Conservas Aguirreoak, High Identity Buildings Sociedad Limitadak, Pescados Llorentek, eta Mutrikuko Conservas Zizzok eta Korpionek jaso dituzte ziurtagiriak.

Gorka eta Goikoetxea, nagusi Donostian

Donostiako Grand Slam nagusitasunez irabazi zuen bikoteak. Lekerikak ezin izan zuen finala lehiatu.

Iratxe Lasa, Markina-Xemeingo lehen emakume alkatea

Herriari eskaini dizkiote alkate makilak udal osaketetan

Emozioz eta arduraz beteta osatu dira gaur eguerdian udalak. Markina-Xemeinen eta Mendexan, lehenengoz, emakumeek hartu dute alkate kargua; herriari ezeze, emakume guztiei ere eskaini diete aginte makila. Aurreikusi legez, Amaia Zabala izendatu dute alkate Gizaburuagan.

Leargik infogune zerbitzua emango du, herritarren zalantzak argitzeko

Barikuan [ekainak 2] hasita, Lea Ibarreko mankomunazgoko herrietan egongo da Energia Berriztagarrien Komunitateko lantalde teknikoa, herritarrei aholkularitza zerbitzua emateko.

Lagundutako bainu zerbitzua hondartza denboraldi osoan egongo da erabilgarri Bizkaian

Eguenean [ekainak 1] hasiko da Bizkaiko hondartza denboraldia. Ondoko hondartzetan eskainiko da lagundutako bainu zerbitzua: Laidatxu (Mundaka), Isuntza (Lekeitio) eta Arrigorri (Ondarroa).

Lau positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain

Aulestin, Ondarroan, Etxebarrian eta Markina-Xemeinen antzeman dituzte positibo berriak. Datuak aztertuta, Jaurlaritzaren ordezkariek diote kutsatuen kopuruak beheranzko joera erakusten duela. "Eta gizartean hori antzematen bada, ikastetxeetan ere litekeena da datozen egunetan joera berdina izatea".

Bi positibo berri erregistratu dituzte Lekeition

Lea-Artibai eta Mutriku mailan, soilik Lekeition erregistratu ziren atzo [irailak 15] COVID-19agaz kutsatutako kasu berriak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoa mailan, ospitaleratutakoen kopuruak behera egin du; ZIUn daudenak ere gutxiago dira.

ispasterazoka

Lehen sektoreko salmenta postuak egongo dira bakarrik Ispasterko Azokan

Zapatuan [irailak 19] egingo dute azoka, kanpoko frontoian, 11:00etatik 14:00etara. Aurreko urteetako egitaraurik ez dute edukiko, baina egungo baldintzak eta neurriak beteta, lehen sektorea bultzatzeko asmoz azoka egitea erabaki du udalak.

Azken 24 orduetan bi positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain

Markina-Xemeinen eta Gizaburuagan erregistratu dituzte positibo berriak, bana herri bakoitzean. Lurraldekako datuak kontuan hartuta, azken egunetako joera mantentzen da: gero eta positibo berri gutxiago ari dira erregistratzen.

gimnasioa

Ispasterko gimnasioa zabalik dago berriro, "osasun neurri bereziekin"

Aurretiaz hitzordua hartu behar da, eta aldi berean gehienez bi erabiltzaile egon ahal dira. Itxita egon den epeari dagokion zenbatekoa itzuliko zaie bazkideei.

Mikel Lertxundiren eskulturak, 23. Bosteko erakusketan

Erakusketa ibiltaria Getxoko Romo kultur etxean dago orain ikusgai, hilaren 28ra arte. Lertxundiren lanak Javier Landeras argazkilariaren argazkiekin eta Laura San Juanen margolanekin batera daude ikusgai.

Azken hiru egunetan 17 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun

Aurreko asteburuarekin alderatuta [irailak 5-6], joan den asteburuan [irailak 12-13] ia erdira jaitsi dira antzemandako positibo berriak. Lekeition eta Ondarroan erregistratu dituzte gehien. Bestalde, hiru lurraldeetan ere antzemandako positibo berrien kopurua jaitsi egin da.

7 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun

Kasu berri gehienak Markina-Xemeinen antzeman dituzte (3). Lekeition, Berriatuan eta Mutrikun erregistratu dituzte gainerakoak. Lurraldeka, Bizkaian jarraitzen dute positibo berri gehienak antzematen. Atzo [irailak 10], hiru lurraldeen artean 42 pertsona ospitaleratu zituzten.

Gehiago