Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.


Aurten, estreinako, Alde Zaharrean batu dira kantuzaleak, eta herriko erdigunea musikaz girotu eta gero, Zubi Zahar herri ikastolaren jantokian bazkaldu dute.

Txapelketa nagusian ez eze, Irekian ere emaitza dotoreak lortu dituzte Aurrera Mendi Taldeko eskalatzaileek

Nasa kaleko lanak direla-eta, eta hasiera batean bidea itxita egongo zela aurreikusten zenez, ikastetxeek Inauteri Eguneko kalejira ez egitea adostu zuten. Udalak lanak amaituta egongo direla ziurtatu die ikastetxeei, eta hortaz, eguraldi ona baldin badago kalejira normaltasunez egingo da.

Ondarroako pentsiodunak 2018ko otsailaren 26an batu ziren lehenengo bidar Alamedan, eta ordutik hona astelehenero elkarretaratzeak egiten jarraitu dute.

Zubi Zahar Herri Ikastolaren ekimenez, zapatuan [otsailak 23] egingo dute kantu bazkaria. Sarrerak salgai daude.

Belaunaldiarteko programan parte hartzen ari diren ikasleen besarkadak, zorion agurrak eta omenaldi xumea jasotzeko aukera eduki du.

Hiru ibilbide egongo dira aukeran: txikia (380 metro), ertaina (1.340 metro) eta handia (7.200 metro). Ibilbide handian izena emateko epea martxoaren 22an amaituko da.

AZTIk emandako datuei dagokionez, Bioman 2015 kanpainako datuek azken 30 urteotako emaitzarik onenak igorri dituzte. 1987an Bizkaiko golkoko antxoaren biomasaren txosten zientifikoak egiten hasi zirenez geroztik, antxoa «bere momentu onenean» dagoela...
