Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.


Bizkaiko Batel Ligako lehen bi jardunaldietan bost estropada irabazi ditu Ondarroak eta bi Lekeitioko taldeak.

Lagun talde handi bat elkartu da Itsasaurreko monolitoaren aurrean, ondarrutar gaztea oroitu eta gurasoei elkartasuna eta babesa adierazteko.

Chaibak uretara jauzi egin zuen Mutrikuko kai-mutur zaharrean itsasora jausi ziren bi gasteiztarri laguntzeko.

Sindikatuak dio denona den Euskal Eskola Publikoa nahi duela, eta hori lortzeko, hezkuntzan lan egiten duten agente aktiboak saretzea bilatzen du. Hitzaldia zapatuan izango da, 11:00etan, Bekobenta eskolako liburutegian.

Ondarroak emakumezkoen trainerua ureratu du aurten, lehen aldiz. Hogei arraunlaritik gora ditu; oso arraunlari gazteak. Bide luze bati begira, oinarriak jartzeko erronkari heldu dio Osorok.

Ondarroak 19 batel uretaratuko ditu, eta Isuntzak 13. Zapatuko zein domekako jardunaldiak 10:30ean hasiko dira. Gipuzkoako Batel Ligako taldeek Orion dute hitzordua domekan.

Eskualdean arte eszenikoetan erreferente esanguratsua izango litzatekeen proiektua garatu nahi dute Artekubukoek. Batzarra egingo dute zapatuan [otsailak 16], 18:30ean, Kofradia Zaharrean.


