Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.


Nekane Akarregi ondarrutarrak eta Mikel Iruskieta eta Marisa Uriarte bermeotarrek irrintziagaz daukaten harremana azaldu dute 'Erraiak' produkzioan; esperientziak Euskal Herriko hainbat irrintzilarigaz kontaktuan jartzeko aukera eman die

Ekai Lersundiren heriotzak gizartearen kontzientzia astindu zuen iaz. Ordutik, hainbat aldaketa eman badira ere, egoera normalizatzeko oraindik ere asko dagoela egiteko diote haren gurasoek.

11 leku egokitu dituzte kukaña aurrean, eta erabilgarri egongo dira barikutik aurrera.

Zubia egoera txarrean zegoela ziurtatu ostean, udalak zirkulazioarentzat ixtea erabaki zuen abenduan, bertatik igarotzen direnen segurtasuna bermatzeko. Sarreretan harri trabagarriak daude ipinita, ibilgailuen igarotzea eragozteko.

Tiratzaile ondarrutarrak zutikako eta etzandako kategorietan txapela lortu du

Jesus Mari Alberdi ONCEko banatzaileak 10.865 zenbakidun kupoiak saldu ditu. Saridunek otsailaren 3ko sari nagusia lortu dute, bost zenbakiak igartzearren. Jokatutako 2 euroko 20.000 euroko jasoko dituzte.

Bodyboarder ondarrutarrak bigarrenez irabazi du Eskilantxarri ur kirol elkarteak antolatutako txapelketa herrikoia.

