
Proiektuaren helburua itsasoko hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea da. Ekimenak hamar bazkide ditu, eta elkarlanean itsasoagaz lotutako produktu berritzaileak sortuko dituzte 3D printing teknologia erabilita.

Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan lortu du Osasunak lehen mailarako txartela. Jagoba Arrasatek Sadarren lortutako garaipenak eta bizitako uneak azpimarratu ditu.

Zapatuan [ekainak1] hasiko da Bizkaiko hondartzen denboraldia. Bizkaiko Foru Aldundiak gaur [maiatzak 30] egin du aurkezpena, Gorlizko hondartzan. Berritasun modura, aurten, uraren kalitatea bainua hartzeko aproposa ez bada, beste bandera batekin adieraziko da, ez bandera gorriagaz.

Hobetu beharreko hogei praktikei erantzuna emateko, hamahiru ekintza adostu dituzte mankomunazgoko eragileek; datozen hiru urteetan burutuko dituzte praktikak.

Astelehenetik barikura eskainiko da zerbitzua, egunean bost orduz. 09:00etatik 14:00etara Ondarroan eta Lekeition eta 10:00etatik 15:00etara Markina-Xemeinen.

Elgetako bolatokian jokatu duten azken jaurtialdian erabaki da aurtengo irabazlea. Lea-Artibaiko bolariek ere emaitza onak lortu dituzte.

Europan lortutako botoekin, Bilbao Barandika jeltzale bermeotarrak beste bost urte europarlamentuan pasako ditu.

Herriko artistek landutako argazkilaritza, margogintza, eskultura edo ehungintzako artelanak daude ikusgai Gernika-Lumoko Kultur Etxeko erakusketa aretoan. 13 artisten lanak biltzen ditu erakusketak; horien artean, Fernando Abaunza, Marimar Agirre eta ...

Artea eta arkeologia Atxurra koban izenburupean, Berriatuko kobazuloan egindako aurkikuntzaren inguruko hitzaldia eskainiko dute eguenean, 19:30ean, Berriatuko bideo gelan. Hizlaria Diego Garate Maidagan aurkikuntza egin zuen Bizkaia Arkeologi Museoko ...

Gazte Asanbladak antolatutako Taelladara aurkeztu gura dutenek 11:00etan eman beharko dute izena. Zortzi probako olinpiadak antolatu ditu Txosna BatzordeakBosgarren urtez jarraian, Bermeoko Gazte Asanbladak Taelladie Talako paella txapelketa antolatu d...

Baxurako ontziek hegaluze asko deskagartu dute egunotan. Astelehenetik eguaztenera egindako bentetan 57.513 kilo hegaluze saldu ziren Ondarroan, eta, horrez gain, 5.872 kilo hegalabur ere saldu ziren.Azken egunotan arrantzua zer edo zer gutxitu egin ba...

Gastronomia Vasca txirrindulari taldeko Jon Barrenetxeak irabazi zuen, atzo arratsaldean, Markina-Xemeinen lehiatu zen kadete mailako Karmen jaietako txirrindulari lasterketa. Irabazlearen ondotik, esprintean ailegatu ziren helmugara Lander Lartitegi (...

Herriguneetan ez eze, auzoetan ere ospatuko dituzte Madalen jaiak. Hala, Ziortza-Bolibarko Zeinke-Ziarregi, Aulestiko Urriola eta Berriatuko Madalena jaietan murgilduko dira. Hiruretan urteroko ekintzak izango dira nagusi.Trikitilariak, karta jokoak, a...

Bizixo Jai Konpartsa sortu dute herriko hainbat kultur taldek eta norbanakok. Jai konpartsaren eskutik, pertsonaia edota ikur ofizial bat ere izango dute jaiekBerritasun nabarmen batekin datoz aurten Mutrikuko Malenak. Bizixo Jai Konpartsa sortu dute h...

Bermeok, Mundakak eta Elantxobek parte hartuko dute Busturialdeko jairik kresaltsuenean. Madalen Eguna Izaro irlaren jabetza aldarrikatzeko eguna izaten da bermeotarrentzat.Izaro uhartearen jabetza aldarrikatzera hurbilduko dira bermeotarrak hilaren 22...