Ziortza-Bolibar

Eskualdeko atletek hamaika domina eskuratu dituzte

Tximista Taldeko eta Durango Kirol Elkarteko kirolariek emaitza ikusgarriak lortu dituzte Euskadiko Txapelketan.

Gorabide manifestazioaLAB 2

Gorabideko langileek salatu dute zuzendariak ez direla hitzarmenak negoziatzen jarri

Maiatzaren 14ra arte "lan baldintza duinak" eskatzeko greban daude langileak; etengabeko mobilizazioak ari dira egiten.

Lea ibilbidea "erakargarriago" bihurtzeko neurriak hartu dituzte

Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak adostu dituen berritasunen ardatza autokontsumo elektrikoa eta industriaren berreskurapena dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko pilotariek emaitza bikainak lortu dituzte GRABNI Txapelketan

Federazioen arteko GRABNI Txapelketako finalak lehiatu dituzte asteburuan Gasteizen, pilotaren modalitate guztietan, eta Lea-Artibaiko pilotari eta puntistek hainbat final jokatu eta irabazi dituzte.

Ziortza-Bolibarko gababus alternatiboaren aurkezpena

Ziortza-Bolibarko Udalak Gababusaren zerbitzu propioa eskainiko du

Barikuan [maiatzak 12] eskariak jasotzeko herritarrekin bilera egingo dute. Bileran parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute, zerbitzua han jasotako eskarien erabera antolatuko baita.

Erkiaga eta Zabala eta Sorozabal eta Arai, garaile Cesta All Star txapelketan

Erkiaga eta Zabalak 12-15 eta 7-15 irabazi dute Goikoetxea eta Laborderen aurka. Eta Sorozabalek eta Araik Ihart Berritxu Zesta Eskolako pilotariari eta Laugieri 15-5 eta 15-7 irabazi diote.

Gorabideko langileek bihar abiatuko dute greba

Bihar [maiatzak 6] autoen karabana aterako da Ondarroako portutik, 09:30ean.

Izurdeak ikuskatu dituzte Ondarroako badian

Egunsentia eta izurdeak Ondarroa eta Mutriku artean igerian. Paisaia horrekin aurkitu dira gaur [maitzak 8] Ondarroako barra musturrera edo Arrigorri hondartzako moilara hurreratu direnak. Bideo zati bat Ianire Antxustegik grabatu du.

COVID-19aren gailurrari aurre egiteko hartutako lau arau indargabetu ditu Osasun Sailak

Esan dutenez, egoeraren bilakaera ikusita hartu dute martxoan eta apirilean onartu zituzten ezohiko lau neurri indargabetzeko erabakia. Besteak beste, azoken eta hileten debekuak indargabetu dituzte.

Bizkaiko Foru Aldundiak beharginek euskara lantzeko proiektua abiarazi du

Berbanet izena jarri diote programari. Horri esker, langileek telematikoki hizkuntza landu ahal izango dute. Programa horrekin lortu gura dute foru-sail denetako langileek hizkuntzaren erabileraren jarioa handitzea

Espainiako Gobernuaren dekretuaren arabera, zer egin ahal da hondartzetan?

Dekretuak hondartzetan egin ahal diren ekintzak zehazten baditu ere, herri askotan nahasmena sortu da. Hona hemen Dekretuaren inguruko argibideak.

Txapelpunkek sortzaileei zuzendutako 'Kulturaren oihua' abestia estreinatu du

Abestiaren letra Iñigito Txapelpunkek egin du; beretzako kultura zer den islatu du. Berak eta Oihane Eskurza Bilbaok jarri diote ahotsa.

Txistu eginez, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriekin bukatzea eskatuko dute

Barikuan 19:30ean etxeko leiho eta balkoiak aldarrikapenez betetzeko deia egin dute. Lehenago, baina, 'Etxetik Etxera' saio bereziaren bigarren atala proiektatuko dute.

Gehiago