
Aspaldiko Euskal Herriko Itzulirik latzenaren atarian
Astelehenetik zapatura lehiatuko dute Itzulia Basque Country. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdetik igaroko da tropela. Pello Bilbao, Txomin Juaristi eta Ander Okamika irteeran egongo dira. Zapatuan, Miguel Indurain Sari Nagusian berotuko dituzte motorrak.

Erika Mugartegi eta Frida Watkins: zesta-puntaren udaberria
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek Euskotren Winter Seriesa irabazi dute. Mugartegiren hirugarren txapela da: jokatu dituen final denak irabazi ditu. Gizonekoen lehian, Aritz Erkiaga eta Gorka Mugartegi ‘Atain’ izan dira txapeldunak.

Korrika hasi orduko azken beroketa orduak
24. Korrika Zuberoatik Bizkaira, ekialdetik mendebaldera, bidea egiten ari da, eta herritarrek denetariko jarduerak prestatu dituzte egunotarako. Gaztetxoenek beraien Korrika Txikiak edukiko dituzte han-hemen. Mutrikuk hartuko du Korrika lehenik; Lea-Artibai zeharkatu ondoren, Ispastertik agurtuko dute herritarrek.

Barrenetxea eta Lejardi, final handira
Helena Barrenetxeak eta Arai Lejardik Ihart Arakistaini eta Maia Goikoetxeari 0 eta 2 irabazita lortu dute Euskotren Winter Seriesen finalerako sailkapena. Gizonezkoen lehian, Eñaut Urreisti eta Unai Lekerika ere set b iko aldearekin sailkatu dira finalerditik finalera, Jean Dominique Olharanen eta Jon 'Bullet' Zabalaren aurka.

Baque-Movistarren monologoa, XLIV. Aitxekutz Sarian
Raul Lopezek inongo arerio barik poltsikoratu du XLIV. Aitxekutz Saria.

Asteon hasiko da Munitibar Rookies Series
Munitibar Rookies Series, martxotik ekainera arteko zesta-punta txapelketa herrikoia, zapatu honetan [martxoak 14] abiatuko dute. Hogeina aurrelarik eta atzelarik izena eman dute hiru fase edukiko dituen lehiaketara.

Aratz Sanchez nagusitu da Atxukale Sarian
Aranako Ford etxeko Aratz Sanchez nagusitu da XLI. Atxukale Sarian. Mutrikuko probak, estreinakoz, Peio Arreitunandia gogoratu du.

Zuhaitz Eguna egingo dute domekan Markina-Xemeinen
Goizean hainbat zuhaitz landatuko dituzte herrian zehar eta 13:00etan Uhagonen elkartuko dira Tximeletak Izarretan taldeko kideekin 'Betiko oroimen txokoa' inauguratzeko.

Emakumei baserritarrei ahotsa emango diete Munitibarren
'Erein, borrokatu, bizi' liburua aurkeztuko dute barikuan [otsailak 6], Udal Aretoan. 'Erroa eta geroa' dokumentala ere proiektatuko dute.





