
https://www.youtube.com/watch?v=yC0JORMbkJ0 Eguraldi txarragaz aste hasiera eskasa izan dute baxurako arrantzaleek. Beste aste batzuekin alderatuta sardina gutxi porturatu dela nabarmendu du Eusebio Arantzamendi Ondarroako Kalare Deuna Kofradiako lehendakariak.



https://www.youtube.com/watch?v=tUZPDVCFLD0&feature=youtu.be Arnasa, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren elkarteak eta Irrien Lagunak Gizartekintza proiektuak elkarlanean prestatu dute datorren asteko jaialdia. Gaur Ondarroako prentsaurrekoan egon direnek jaialdia "parranda" handi bat izango dela aurreratu dute, zuzeneko dantzaldi eta guzti. Azaroaren 8ko Arnasa elkartearen jaian Ane Pirata, Martin Bertso, Tiritatxo eta Largabista egongo direla aurreratu du Ane Piratak. Mundu guztia dantzatzera gonbidatuta dagoela nabarmendu du. "Dantzan jarriko ditugu Ondarroako eragile ezberdinak".






https://www.youtube.com/watch?v=4u0XyqdLgaM&feature=youtu.be Aspaldiko partez, baxurako itsasontzi ugari ikusi dira atzera ere Ondarroako portuan. Kanpoko herrietatik txalopa piloa etorri da, Galiziatik, Asturiastik, Kantabriatik... Azken egunotan, itsasoa argiz betetako hiri handi bat bihurtu da.