Parke Arkeologiko izendapenak uhartea "balioan jarri, babestu eta Lekeitioko paisaian barneratuko" lukeela esan dute Lekeitioko Udalak eta Atabaka elkarteak.
Jardunaldiak esperientziak elkartrukatzeko topagune izatea du helburu. Talentuaren kudeaketan lan egiten duten erakunde, ikastetxe eta erreferentziazko enpresak parte hartuko dute.
Xisterako bazkideak Mutrikuko Zabiel jauregian batu ziren domeka [martxoak 24] goizean. Eta elkarteko arduradunek nabarmendu dutenez, giro onean egin zuten urteko batzar orokorra.
Master Cup-eko binakakoa irabazi berri duen Leire Etxaniz Bengoa herriko pilotaria omenduko dute sariketaren lehen probaren atarian.
Euskara eta Kultura diputatuak Erain proiektua aurkezteko agerraldia egin du Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskara eta Kultura Batzordean. Itsasontziak berreskuratzeko tailerra eta ikerketa eta artxibatze, hedapen eta dinamizazio jarduerak dira proiektuaren lan ildo nagusiak.
Aztarnategi paleolitikoak dituzten bederatzi kobazuloetarako babes araudi berezia ezartzeko aukera emango luketen kalifikazio espedienteak irekitzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Lekeitioko Antzoriz, Armintxe eta Lumentza eta Berriatuko Goikolau eta Atxurra daude aipatu kobazuloen artean.
Giro polita eta olatu bikainak egon direla azpimarratu dute Dzanga Lekeitioko Piragua Taldearen ordezkariek.
Irakurzaletasuna sustatzeko egitasmo berezia maiatzaren 31ra bitartean gauzatuko da Ondarroako Txomin Agirre udal liburutegian eta Lekeitioko udal liburutegian.