
Joan den aste osoan 20 positibo erregistratu zituzten Ondarroan; astebetean 151 puntu igo da Ondarroako intzidentzia tasa. Bizkaian gune gorrian dagoen herri bakarra da Ondarroa. Igo egin dira baita ere Berriatuko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Mendexako eta Mutrikuko tasak. Hiru lurraldeetako tasak ere igo egin dira.

Aitziber Olaizolak irabazi zuen zapatuan [urriak 23] Soraluzen jokatu zen jaurtiketa. Jose Gabriel NuƱez Soraluzeko San Andres taldeko bolariak jarraitzen du txapelketaren buruan 14 txirlogaz.

Atzo [urriak 24] goizean jokatu ziren Markina-Xemeingo frontoi txikian Markina-Xemeingo 43. Esku Pilota Txapelketako finalak. Sei mailatako zazpi partida jokatu ziren txikienetatik hasita nagusien mailaraino. Emozioa izan zen nagusi.

Lizardi eta Ortiz de Mendibil 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketan izan dira txapeldunak, eta Maialen Aldazabal berriatuarra eta Ihart Arakistain sopelarra txapeldunorde. Gizonezkoetan bakarka aritu dira, eta Mikel Manzisidor mutrikuarra hirugarren sailkatu da.

Hainbeste lagun batu dira gaur [urriak 23] goizean Aulestiko plazan ospatu den kulturarteko Topaketan parte hartzeko. Udalerrian bizi diren herrialde desberdinetako herritarren kultura eta gastronomia ezagutzeko aukera eman dute topaketek.

Atzo [urriak 22] iluntzean aurkeztu zuten Markina-Xemeingo Esperantza aretoan Peru Abarka lehiaketa irabazi duen 'Bihotza kate' album ilustratua.

Momentuz hiru hitzaldi antolatu dituzte mundubirak suposatu zuena argitzeko eta "zapalduen memoria berreskuratzeko". Lehenengo hitzaldia eguenean [urriak 28] izango da, 18:30ean, kultur etxean.

Bosgarren edukiontzia ezarrita dagoen udalerrietako biztanleek hartu ahalko dute konposta.

Txertoa hartu ahal izateko aurretiko hitzordua hartu behar da. Arrisku taldeetakoak ez diren herritarrek azaroaren 15etik aurrera egin ahalko dute eskaera.

Debabarrenako Mankomunitateak esan du eguenean [urriak 21] hasiko direla lanekin. Guztira 11 lurpeko edukiontzi kenduko dituzte Mutrikun.

Laia Rios eta Manex Basurko mutrikuarrek lortu dituzte emaitzarik azpimarragarrienak. Txiki mailako 57 kilo eta 66 kilo azpiko kategorietan parte hartu dute, hurrenez hurren.

Azaroaren 3ra arte egin ahalko dituzte herritarrek euren ekarpenak. Azaroaren 25ean aurrekontuak azaltzeko batzarra antolatu du udalak.

Argazkiak, marrazkiak edo ordenagailuz egindako konposaketak bidali daitezke lehiaketara. Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 4a da.

Aizkolari mutrikuarrak 29 minutu eta 18 segundotan amaitu ditu lanak. Datorren denboraldian maila nagusian lehiatzeko aukerarik gabe geratu da.