Aulesti, apirilaren 18tik 23ra artean, Arte Drama Euskal Laborategia bihurtuko da. Antzezlanak emateaz gain, aste osoan zehar antzerki ikastaroak ere izango dira.
Herritarrak administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz egitera bultzatu nahi du UEMAk, tartean, errenta aitorpena, eta hori bultzatzeko akordioa sinatu dute gaur [apirilak 13] Ondarroako Udalean.
Lehen aldiz antolatuko dute udan, Trinkete Etxea Ostatuan, eta izen ematea zabalik dago. Parte hartzaileek formakuntza tailerrak jasoko dituzte profesionalen eskutik.
Haizea Basterretxea eta William Vargas, Ondarroa BHIko ikasleak, izendatu dira irabazle eta apirilaren 29an dute hurrengo hitzordua, Espainiako Filosofia Olinpiadan.
50 ordutan 700 kilometro eta 14.000 metroko desnibel positiboa daukan ibilbidea osatuko dute Helmugak proiektuko kideek. Ekarpen guztia Aspanovas elkartearentzat izango da.
Ikastolako barne beka sistema bermatzeko eta herriari bultzada emateko 25 sari zozketatuko dituzte ekainaren 23an.