San Andres Egun girotsua, Etxebarrian

Gaur [azaroak 30] egun osoko egitaraua dute aurretik, herri kirolekin hasi dute eguna eta afariagaz amaituko dute.

Bizi-bizi dator Mutrikuko 18. Abendurock

Zazpi talde igoko dira Mutrikuko Gaztetxeko oholtzara abenduan. MRK Gaba berreskuratuko dute; abenduaren 17an egingo dute. Antolatzaileek nabarmendu dutenez pozik daude osatu duten egitarauarekin.

Martutenera lekualdatuko dute Asier Badiola preso ondarrutarra

Presoari berari gaur [azaroak 29] jakinarazi diote Martutenera lekualdatuko dutela. Ez diote zehaztu lekualdaketa noiz gauzatuko den.

Thomas Urrutia eta Aimar Aldazabal, kanporatuta

Thomas Urrutiak eta Aimar Aldazabalek Xabi Barandikaren eta Unai Lekerikaren aurka 2-0 galdu dute Jai Alai Winter Seriesko partidua. Txarto hasi arren, egoerari buelta ematen asmatu dute, baina ez da nahikoa izan irabazteko. Porrot horregaz, Urrutia eta Aldazabal lehiaketatik kanpo geratu dira.

Euskararen egoerari buruz hausnartu dute Ondarroan

Argitaratutako azkenengo datuek euskararen beheranzko joera adierazten dute.

Etxebizitzen arazoa salatu du Ondarroako Ernaik

Arazoaren larritasuna erdigunean jarri, eta Ondarroan 611 etxebizitza huts daudela adierazi dute.

Markina-Xemeingo AEK-k Euskaraldirako materiala eskuratzeko postua jarriko du

Ahobizi eta belarriprest txapak jasotzeko: goizetan udaletxeko Berton bulegoan eta arratsaldetan eta zapatu goizetan herri liburutegian.

Mikologia ibilbidea antolatu du Geoparkeak

Domekan [azaroak 20] egingo da Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzea helburu izango duen topaketa.

Boluntarioak behar dituzte hezkuntzan zailtasunak dituzten Lea Ibarreko ume edo nerabeei laguntzeko

Boluntario bakoitzak profesional baten laguntza edukiko du, eta familiagaz harremanetan egongo dena ere profesinala izango da.

Haur eta Nerabeen Kontrako Sexu Abusuen Prebentziorako Egunaren egitaraua, Ondarroan

Gaiari helduko diote eguenean mahai inguruan, eta zapatuan, berriz, elkarretaratzea egingo da.

Lekeitioko gazteek nagusiei mugikorra erabiltzen irakatsiko diete

Ekimena Lagunkoia taldeak antolatu du. Hainbat saio antolatu dituzte, martitzenetan eta eguenetan, kultur etxean.

Zunbeltz Bedialauneta ez da Ondarroako EH Bilduren alkategaia izango 2023ko hauteskundeetan

Zunbeltz Bedialauneta: "Ia 8 urte egin ditut alkatetzan, eta uste dut lekukoa beste batzuei pasatzeko momentua iritsi dela".

Mutrikuko saltokiek zabalik dute Gabonetako kanpainan izena emateko epea

Bihartik eta domekara [azaroak 15-20] bitartean izena eman daiteke, Turismo Bulegoan edo posta elektronikoz.

2023ko IBILALDIAREN AURKEZPENA

2023 egutegia osatzeko erronka ezarri du Zubi Zahar ikastolak

Argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroaren 21a izango da, eta komunikazioa@ibilaldia.ikastola.eus helbidera bidali beharko dira.

Gehiago