Zerutxuko dantzariak Xemeingo Ezpata Dantza dantzatzen Arretxinagako plazan.

Lehen aldiz emakumeek parte hartuko dute Arretxinagako jaietako ezpata dantzan eta mahai gainekoan

Ohi modura, San Migel Egunean [irailak 29] plazaratuko dituzte dantza biak Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldekoek.

Eguraldiak asko baldintzatu du Etxebarriko BTT martxa

60 mendi txirrindulari elkartu ditu Etxebarriko BTT martxak. Ibilbide luzea kendu egin behar izan dute, euriteen ondoriozko lokatzagatik; beraz, martxa laburra baino ez dute egin. Hurrengo urtean dataz aldatzea baloratzen ari dira antolatzaileak.

Elkarretaratzeak deitu dituzte Soraluzeko emakumearen hilketa matxista salatzeko

Gaur [irailak 27] deitu dute elkarretaratzea Markina-Xemeinen eta bihar [irailak 28] irtengo dira herritarrak Aulestin, Mutrikun, Lekeition eta Ondarroan, Benidormen izandako hilketa matxista salatzera. Soraluzeko emakumea Euskal Herriko hirugarren biktima da urtea hasi zenetik.

Markina eta Xemein batu zireneko 70 urteurrena gogoan, argazki erakusketa antolatu du udalak

Argazkiak Uhagon kulturguneko tabernan eta Erakusketa gelan egongo dira ikusgai bihartik [irailak 28] urriaren 28ra arte. Argazkiekin osatutako bideo bat proiektatuko dute udaletxeko sarreran.

Lekeitioko urpeko taldeak 186 kilo zabor bildu ditu kostaldean

VIII. hondartzen eta itsas hondoen nazioarteko garbiketa handian parte hartu zuten zapatuan

Nanoipuin lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago

Irabazleak 400 euro eskuratuko ditu. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 14a izango da.

Hiru txapeldun Dzanga Itsas-Kayak Txapelketan

45 partehartzaile batu dira Lekeition lehiatutako Itsas kayak eta Sup race jardunaldian.

'Pint of science' ekimena, Ondarroan

'Pint of science' zientzia herriko tabernetara hurbilduko duen ekimena martxan jarri dute Ondarroako Beikozini, Kirrixki eta Idoia tabernetan. 

Markina-Xemeingo Udalak autodefentsa ikastaroa antolatu du

Doako ikastaroa da, baina edukiera mugatukoa eta izena emateko epea zabalik dago.

Lekitto Bedarrak Usotegiko uzta banatu dio Elikagaien Bankuari

Aste honetan ere herritarren ortutik igarotzeko gonbidapena egin diete. Joan den astean ere 150 letxuga eta kukulu, lau kilo baba eta azelga batzuk eman zizkieten.

60 urtetik gorakoentzako musika ikastaroa emango du Tarinek Markina-Xemeinen

Ikastaroan parte hartzeko izen ematea barikura arte [maiatzak 6] dago zabalik. Abestu eta gorputz perkusioa eta erritmoa landuko dute parte hartzaileek.

Markina-Xemeingo Helduen III. Trikitixa Txapelketarako sarrerak salgai daude

Lehiaketa maiatzaren 14an ospatuko da, Uni frontoian, Baserri Egunaren baitan.

Txantxangorriren udalekuetako izen ematea zabalik

Txantxangorrik antolatzen dituen Udatxiki eta Udabentura udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 15era bitartean burutuko dira.

Lea Ibarreko Umeen Eguna ospatuko dute Aulestin

Arratsaldez izango da ospakizuna, eta aisialdiagaz gozatzeko askotariko ekintzak egongo dira.

Gehiago