Erraldoi hasiberrien lehen pausoak

Guraso talde batek lehen aldiz eramango ditu erraldoiak Karmen Jaietan. Zerutxu Dantza Taldearen laguntzagaz entseguak egin dituzte azken hiru asteetan, Uhagon Kulturgunearen ondoan.

Lea-Artibaiko osasun zerbitzuak bermatzearen alde egin du Berriatuko Udalak

Lea-Artibaiko Nagusien Ekarteek, Herri Lagunkoia Proiektuktuan dauden taldeek eta hainbat eragilek aurkeztutako mozioa onartu du udalbatzak. Eskualdeko herrietan egunero mediku eta erizain zerbitzua egotearen eskariagaz bat egiten dute, baita espezialistarentzat itxaronaldiak laburtzeagaz ere.

Kirolak, aisialdiak eta jakintzak bat egiten dute Lekeitio-Mendexa arteko Errege Bidean

Denboraren Bankuak antolatuta ibilaldi gidatua egin zen atzo [uztailak 6] Errege Bidean zehar. Ibilbideko gune interesgarriak ezagutzeko aukera eduki zuten partaideek.

Markina-Xemeinen eta Berriaturen artean egongo da Bizkaiko herriartekoa

Gernika-Lumoko Jai Alai frontoiak hartuko du, bihar, Markina-Xemeinen eta Berriatuaren artean lehiatuko den Bizkaiko herriarteko zesta-punta txapelketako finala. Sarrera doakoa izango da eta jende asko hurreratzea espero da.

Emakume zientzialarien lana, Uhagoneko oholtzara

Eidabe Ekimen Kulturalak konpainiaren ‘Piztu! Emakumeon Energia’ antzezlana ikusgai egongo da barikuan [uztailak 8] Uhagon kulturgunean. Emakume zientzialariek historian izan duten pisu eta eragina plazaratzen ditu lanak.

Hodei Izarra eta Gorka Rodriguez: "Kaleka eta Lekittoko Deabruak elkar elikatzen dira"

Bihar [uztailak 8] hasiko da Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia egitarau oparoagaz. Aurten gainera Lekittoko Deabruek 10. urteurrena ospatuko dute jaio ziren toki berean.

Sankristobalak ospatuko dituzte Iturretan eta Oizen

Era askotako ekimenak izango dituzte jaiekin gozatzeko. Oizen trikitilariek girotuko dute giroa; Iturretan, zozketa bidez, 1.000 euro irabazteko aukera egongo da.

Gontzal Mendibe Miguel

Xabat Oar Arteta aulestiarra, Euskadiko txapeldun

Joan den asteburuan lehiatu ziren Euskadiko Atletismo Txapelketak Anoetan. Heptatloiko proba guztietan izan zen nagusi aulestiarra.

Ondarroako kiroldegiak ere Mugiment egitasmoagaz bat egin du

Zaldupe udal kiroldegiko erabiltzaileek Mugiment txartelaren ekimenera atxikita dauden Araba, Bizkai eta Gipuzkoako edozein kiroldegitan doan sartzeko aukera edukiko dute.

Jai Transmaribollu egingo dute Ondarroan

Zapatuan [urtarrailak 15] Gaztetxean egingo duten jaiaren helburua da Lea-Artibai eta Mutriku mailan saretzea sustatzea eta bultzatzea. Diotenez indarrean dauden neurriak kontuan edukita egingo dute ospakizuna.

COVID-19aren krisiari buruzko "beste ikuspuntu bat" emango dute Markina-Xemeinen

Jon Ander Etxebarria biologoak hitzaldia eskainiko du domekan [urtarrilak 16], 18:00etan, Markina-Xemeingo Plazabarripean.

Mutrikuko 'Herri Botia' Gabonetako kanpainako zenbaki sarituak jakitera eman dituzte

Saritutako hemeretzi zenbakiak eta horien ordezkoak Mutrikuko Udalaren webgunean eta turismo bulegoan daude ikusgai. Saritutako txartelak aurkezteko azken eguna otsailaren 1a da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek urteko lehen mendi irteera bateratua egingo dute

Sodupetik Gallarraga mendira igoko dira domekan [urtarrilak 16]; 17 kilometroko ibilbidea egingo dute. Eguena [urtarrilak 13] da izena emateko azken eguna.

Gehiago