
Europako gaztagintza artisauko 200 profesional inguru hartuko ditu Esneki Zentroak urriaren 19tik 24ra. Herritarren ezagutza eta parte hartzea sustatzeko, azoka eta dastaketak antolatu dituzte.

Bariku honetan abiatuko da "Zuhaitzak eta Arbolak Euskal Herrian" liburuaren aurkezpenagaz. Asteburu honetan eta hurrengoan kultur eskaintza anitza antolatu dute.

Hamaika ekintzagaz dator Markina-Xemeingo Mendi Astea. Mendia eta zinema uztartuko dituen Mendi Tour film laburren proiekzioa egingo dute. Txara Trailen izena emateko aukera zabalik egongo da urriaren 23ra arte.

Azaroaren 8a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna. Saridunen argazkiek Mutrikuko Udalaren 2027ko egutegia osatuko dute.

Mutrikuko Udalak Musika Eskolako teilatua utzi dio Klik Mutriku taldeari, 25 urterako. Eskolako teilatuaninstalazio fotovoltaikoak jarriko dituzte.

Orain arte zementuzkoa izan den patioa naturalizatu eta berdeguneak sortu dituzte, eskola orduetan umeek erabiltzeko eta eskola orduez kanpo familiek ere erabili ahal izateko.

Bizkaiko Foru Aldundiak ez die "inolako irtenbiderik" eman pentsiodunei; beraz, Usansoloko Ospitalera eta Bilbora zuzeneko autobusa lortzeko mobilizazioekin eta eskerekin jarraituko dutela azpimarratu dute.