
Besteak beste, herritar guztiek erabiltzen dituzten guneetan ere maskaren erabilera derrigorrezkoa izatea eskatzen dute. Eskaerak Lehendakariari eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiari helarazi dizkie.

Aldundiak hondartzak uztailaren 1ean aforoa mugatuta zabaltzeko proposamenak zalantza asko sortu ditu batzarrean batu diren udal agintarien artean, eta ez onartzea erabaki dute.

Hauteskundeei buruzko bilera egin dute legebiltzarrean. EH Bilduren ustez, "erabakia hartuta dago, eta gaurkoa antzerkia izan da".

Hasieran maiatzaren 18an ezarri zuen eskolak irekitzeko eguna, baina azkenean atzera egin eta astebete atzeratu du. Denis Itxasok atzo esan zuen lehenengo fasean ezin direla eskolak ireki. Esan zuenez, Jaurlaritzak ezin ditu Espainiako Gobernuak ezarritako arauak arindu, baina bai zorroztu.

Garbiketa funtsezko jarduera dela nabariago geratu da azken hilabeteetan. Sektoreko enpresak eta kale garbitzaileak dira adibide argienetakoak, eta HITZAk egungo egoera nola bizi duten bildu du.

Eusko Jaurlaritzak atzora arte argitaratzen zuen buletinak herriz herriko datuak jasotzen zituen. Gaur, aldiz, ez dute herriz herriko daturik eman, bai aldiz lurraldeetakoa. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan atzo 221 positibo kasu berri antzeman zituzten; 114 Bizkaian, 102 Araban eta 5 Gipuzkoan.

Laguntza gehienez 3.000 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko. Maiatzean hasiko dira laguntzak ematen.

COVID-19ak sortutako alarma egoeraren ondorioz kaltetu direnek uztailaren 15a arte daukate diru laguntza eskatzeko.

Koronabirusak eragindako egoera dela eta, Udatxiki eta Udabentura ez dituzte antolatuko uztailean.

Aste honetan eta hurrengoan egingo dute banaketa etxez etxe. Babes gaitasun ziurtagiria izango dute maskarek eta berrerabilgarriak izango dira hondakin gutxiago sortzeko.

Aurten etxebizitzak birgaitzeko eta gizarte alokairurako laguntza programak finantzatzeko 66.100.000 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak.

37 urtean hutsik egin barik Ondarroako jaietan presente egon bada ere, antolatzaileek aurten ez zabaltzea erabaki dute, COVID-19ak sortutako osasun larrialdi egoera dela eta.

Lea-Artibain eta Mutrikun kutsatu berririk erregistratu barik jarraitzen dute. Atzo, gainera, hiru lurraldeetan ez zen inor hil COVID-19aren ondorioz. Nekane Murgak esan du EAEko "indargunerik handienak zaintza eta detekzio goiztiarra" direla.

Jaurlaritzaren helburua langabezia tasa "berriro ere" %10etik behera jaistea dela esan du Urkulluk, eta horretarako lau neurri onartu dituzte.