Bestelakoak

Giro ederrean hasi dituzte Karmen Jaiak Markina-Xemeindarrek

Antolakuntza, autogestioa, feminismoa, euskara eta beste hainbeste aldarrikapen erdigunean jarri dituzte Akerbeltz Gaztetxeko kideek Karmen Jaietako pregoian.

Feministek lehen lerroa hartu dute Markina-Xemeingo Karmen Jaietan

Eraso matxistak prebenitu eta herriko jaiak “gune seguruak” izateko helburuagaz, manifestazioa antolatu du Morelarre Gazte Feminista Taldeak.

Herritarrek herritarrentzat egindakoak

Markina-xemeindar guztiak karmenetako ospakizunetan biltzeko egitarau zabala aurkeztu du jai batzordeak, besteak beste herri kirolak "berreskuratzen" dituena. Txosna batzordeak Txosna Eguna eguenetik astelehenera aldatzea erabaki du, "egun hori indartzeko". Bi batzordeek elkarlanean hautatu dituzte udalerriko jai nagusietan egongo diren "kontzertu handiak".

KARMEN_JAIETAKO_PROTOKOLO_

Eraso matxistei aurre egiteko herri protokoloa egongo da Karmen jaietan

Udalak herriko eragileekin landu du protokoloa. Arreta Telefonoa eta Brigada Feministak egongo dira martxan. Herriko hainbat establezimenduk bat egin dute protokoloagaz.

Eneritz Mendikute eta June Pagaldai
Akerbeltz Gaztetxea, karmenetako pregoilari

"Gaztetxeak duen presentzia handitzeko aukera da"

Akerbeltz Gaztetxeko kideak izango dira karmenei hasiera ofiziala emateko arduradunak, hau da, pregoilariak. 15 urte beteko dituzten urtean balkoira aterako dira barikuan [uztailak 12]. Ezustekoak iragarri dituzte.

Ondarroako portura helduko da Mater ontzia

Bermoko portutik Ondarroara dator Mater ontzia eta astelehenean Mutrikura nabigatuko du. Itsas hondakinen arazoa erdigunean jartzea da helburua.

Osakidetzako murrizketarik ez Aulesti 2023

Osakidetzaren egoera hobetzeko borrokan jarraitzen dute Lea-Artibain

Osakidetzako murrizketak salatzeko mobilizazioak egingo dituzte Aulestin. Ondarroan, Urtza Alkorta alkateak konponbidea bilatzeko deia egin dio Osasun Sailari.

Ondarroako Aringaingan taldea, berriz martxan

Emakumeen Jabekuntza eskolatik sortutako ekimenaren aurkezpena atzo [urriak 5] burutu zen, Ondarroako Etxelilan.

Merkatu Txikia egingo dute Mutrikuko Beheko Plazan

Zapatuan [urriak 8] egingo dute merkatua, eta herriko ekoizle eta artisau baten produktuez gain, Debabarreneko Lizagasar ekoizlearen produktuak erosi ahalko dira 09:00etatik 14:00etara.

Arnaitz Burgoa ondarrutarrak Hawaiko Ironmana lehiatuko du

Zapatuan [urriak 8] Konan burutuko den mundu mailako proba hirugarrena izango da ondarrutarrarentzat.

Iker Badiola ondarrutarrak Kantauri Sari Bikaina jaso du

Tumoreen aurkako farmakoak garatzea helburu duen Nanokide Therapeutics enpresa saritu dute, eta talde sustatzailearen parte da ondarrutarra. Sari banaketa A Coruñan (Galizia) egin zen.

Arbideko I. Bloke Txapelketa herrikoia antolatu dute

Domeka [urriak 9] goizean burutuko da Arbide Eskalada Taldearen rokodromoan. Izen ematea zabalik dago.

Ondarroako Aringaingan taldeak ikasturteko aurkezpena egingo du

Aurkezpena eguenean [urriak 6] izango da, 19:00etan, Etxelilan.

Adinekoen Nazioarteko Eguna gogoan izan dute Markina-Xemeinen

Jai berezia antolatu zuen barikuan [irailak 30] Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak, San Roke Egotetxean.

Gehiago