Espainiako Unesco Geoparkeen Elkartea sortu dute ekintza bateratuak bultzatzeko asmoz. Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerentea izango da elkarteko lehendakariordea.
Sorginak zirelako gara jaialdia ari dira ospatzen Lekeition gaur [urriak 18]. Goizean Mentxu Amunategi adituagaz sendabelarrak aurkitzen aritu dira herrian zehar, eta arratsaldean hamaika produktu egingo dituzte.
Genozidioa ez dela amaitu salatu dute ehunka herritarrek, Gernika Palestinak deitutako mobilizazioetan, eta Palestina babestu behar dela azpimarratu dute.
Hego Euskal Herriko sindikatuek Palestinaren aldeko elkartasun eguna dute gaur [urriak 15]. Gernika-Palestina elkarteak 19:30erako elkarretaratzeak deitu ditu udaletxe aurrean.
8 eta 16 urte bitartekoek, beharra izanez gero, herriko 11 establezimendutako telefonoak erabili ahalko dituzte. Markina-Xemeingo Altzau burue taldeak, udalak eta Hemen Be Bai elkarteak urriaren 20an ipiniko dute martxan kanpaina.
Lea-Artibaiko udalerrietako mugimendu feministek Palestinaren aldeko mobilizazioak antolatu dituzte, sarraskia salatzeko eta hala herritarrei, nola erakunde zein enpresei "dagokien posizioa" har dezatela eskatzeko.
Etxebarriko Udalak galdetegi labur eta anonimo bat prestatu du herritarren iritziak biltzeko; azaroaren 7ra arte bete daiteke.
Ikastaroetako izen ematea zabalik dago. Mendi orientazioaren ikastaroa asteburu honetan izango da.
1937an erbesteratutako 34 umeren zerrenda argitaratu dute.
Lea-Artibaitik Ondarroa, Lekeitio, Ispaster, Mendexa eta Aulestiko jubilatuak elkartu dira, eta Busturialdetik, Eako jubilatuak.
Urriaren 22an Athlon bizimodu osasungarriaren sustapenean diharduen taldeak emango du saioa.
Barikuan [urriak 17] izango da hitzaldia. Izena eman behar da.