Amoroto

"Erabakitzeko eskubidearen argia piztuta dago"

Zapatuan [uztailak 2] Pirinioetako Bidea ekimena burutu zen, eta Gure Eskuk egindako balorazioaren arabera helburua lortu dute.

LeartiADI SOS Taldeak emaitza ikusgarriak lortu ditu Espainiako Kopan

Hiru modalitatetan parte hartu zuten, eta hain zuzen ere, banderen jokoan, taldekide guztiek lortu zuten finalerako txartela.

Ezin hobeto probestu dituzte amorotarrek San Martin Jaiak

Hamaika kuadrillek parte hartu dute gaur [uztailak 2] paella txapelketan.

Lau eguneko jai giro herrikoia

Gaurtik astelehenera arte, San Martin jaiak ospatuko dituzte Amoroton. Adin tarte denentzako egitaraua atondu dute: musika, herri bazkaria edota dantza izango dira.

Aldundiaren 'Basotik' fundazioaren ardatzak zalantzan jarri dituzte

Baso Biziak plataformak proiektuaren balorazio kritikoa egin du. Plataformaren baitan daude, hain zuzen ere, Mutrikuko Natur Taldea eta Berriatuko Hostozabal Taldea.

'Transmaribollook herrixetan ere harro'

Lea Artibai eta Mutrikuko transmaribollo sareak deituta manifestazioa egin zen atzo [ekainak 28] Mutrikun, Andrabanda eta Marimatraka Batukada Feministarekin batera.

Australiatik Euskal Herrira bueltatu zirenen lekukotasunak batzen ari dira

Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, Euskal Australiar Elkarteko kideak Australiara joan zirenen eta handik bueltatu zirenen bizipenak, memoriak eta lekukotasunak batzen ari dira.

bizkaia triathlon proba egoitz zalakain ioana osa

Ioana Osa eta Egoitz Zalakain hirugarren sailkatu dira Bizkaia Triathlon proban

Gustavo Rodriguez galiziarrak eta Judith Corachan katalanak irabazi zuten Bizkaia Triathlon proba. 03.59.23an amaitu zuen Rodriguezek, eta 04.33.34an Corachanek. Hamalau minutu eta 56 segundora helmugaratu zen Egoitz Zalakain Lekeitioko bizilaguna, eta Koaxi taldeko Iona Osa ondarrutarra irabazlearengandik 28 minutu eta 57 segundora.

Ikasle Abertzaleak Eskola Ibiltaria aurkezpen lekeitio

Lekeition hasi eta Gernika-Lumon amaituko da Ikasle Abertzaleen Eskola Ibiltaria

Uztailaren 23tik 26ra egingo da Eskola Ibiltaria. Hitzaldiak, tailerrak, jolasak eta ekintza kulturalak egingo dituztela esan dute. Bonuak salgai daude.

Ondarroa elkarretaratzea hilketa matxista

Urruñako emakumearen hilketa matxista salatzeko protestak deitu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun

Bariku [ekainak 21] arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak, besteak beste Ondarroan, Mutrikun, Munitibarren eta Markina-Xemeinen.

San Joan suak eta jaiak Lea-Artibain eta Mutrikun

Hona hemen herriz herri egingo diren ekintzak eta baita ere Aulesti eta Ziortza-Bolibarko jaietako egitarauak eta berrikuntzak.

11/13 sumarioko auzipetuei babesa eman diete eremu ezberdinetako herritarrek

150 bat lagun dira dagoenerako Jon Maia bertsolariak idatzitako manifestuagaz bat egin dutenak. Etorkizunari ate bat irekitzeko irailaren 14an egingo duten manifestaziora joateko dei egin dute.

Luhuso eta Gernika lotuko ditu aurten Orain Presoak txirrindulari itzuliak, Lekeition geldialdia eginda

Uztailaren 19tik 21era egingo dute bizikleta martxa, Sareren ekimenez. Ibilbidea hiru etapatan banatuta dago, eta bigarren etapa Lekeition amaituko da, uztailaren 20an.

Berria
lea ibilbidea

Natur ondarean historia ezagutu

Bizkaiko Foru Aldundiak bi ibilbide berrigaz osatu du Ibilbide historikoak programa: Barbadun eta Lea ibaien burdinolen ibilbideak sartu dituzte lehenengoz.

Iñaki Arregi beka sortu du Uemak

Udalerri euskaldunak garatzeko proposamen zehatzak eta bideragarriak bildu nahi dituzte. Uztailaren 24ra arte dago zabalik lehen deialdirako lanak aurkezteko epea.

Gehiago