
Berriatuko Zesta Eskolako pilotariak Ohorezko mailan izan dira nagusi. Tanto bakarragatik azpitxapeldun geratu da gazte mailan Markina-Xemeingo Zesta-Punta Taldeko bikotea.

Euskal Herriko Bilgune Feministakoen deiagaz bat egin dute eskualdekoek. Lea-Artibai mailako mobilizazioa Ondarroan egingo da aurten.

Nahiz eta aurten Bizkaian federatuta dauden, aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako txapelketan parte hartuko dute Lea-Artibaiko bolariek ere. Elgoibarko San Migel bolatokian izango da lehenengo saioa zapatuan [martxoak 7].

Ekainaren 29tik uztailaren 5era egingo dira aurten udalerri euskaldunetako gazteen topaketak. Martxoaren 31ra arte izena eman daiteke; 50 lagunentzako lekua egongo da.

Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatuak, Joseba Mariezkurrena Ekintzailetza eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko Zuzendari Nagusiak, eta Cristina Mugika Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa Bultzatzeko Zuzendari Nagusiak parte hartu dute jardunaldian.

Sara Asenjo ere pisu jaurtiketaren podiumean sartu da; aulestiarrak brontzezko domina irabazi du. Bestalde, Izaro Aranburu aulestiarrak zilarra lortu du 1.500 metroko proban.

Iaz legez, 48 bertsolari gaztek parte hartuko dute, eta lau kanporaketa saio eta bi finalaurreko jokatuko dituzte. Finala apirilaren 3an izango da. Lehen saioa martitzenean [martxoak 3] jokatuko da, Barakaldon.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoak Bizkaian egin diren indusketetan aurkitutako hamabost pieza bilduko ditu gaurtik apirilaren 30era arte ikusgai egongo den Atzera begirakoa. Museoaren atzealdean erakusketan. Pieza horien guztien artean, Bust...

Joan den astean hasi zituen lanak udalak, eta hiru hilabeteren buruan bukatzea aurreikusten du. Udaletxeko eraikinaren maila berean utziko dute plazako lurzoruaKortezubiko plazak itxura berria edukiko du hiru hilabeteren buruan; izan ere, joan den aste...


Esku Pelota Taldearen eta Udalaren eskutik, aurten ere, EPELren Eskuz Binakako Txapelketako partida bategaz gozatzeko aukera egongo da Markina-Xemeinen. Urrutikoetxea eta Imaz eta Altuna III.a eta Barriolaren arteko partida jokatuko da otsailaren 11n, ...