Ispaster

Itzulia Basque Country Lea-Artibaitik igaroko da

World Tour mailako txirrindulari lasterketa eskualdetik pasatuko da. Apirilaren 7an eta 8an igaroko dira goi-mailako txirrindulariak eskualdeko errepideetatik, lasterketako bosgarren eta seigarren etapetan.

EH Bilduren zerrendaburuek erronka handiei "indarrez eta arduraz" erantzuteko asmoa agertu dute

Lea-Artibaiko EH Bilduren zerrendaburuek eta Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak agerraldia egin dute Markina-Xemeinen.

Talentua erakarriz, Lea-Artibaiko ongizate maila hobetu nahi dute

Lea Artibai 2030 Plan estrategikoa aurkeztu dute, eta 50 eragile bildu dira.

Parte hartu Lilatoian HITZA taldearekin

Lasterketa martxoaren 5ean egingo da, Donostian. HITZA taldearekin parte hartzeko, lehendabizi Lilatoian izena eman behar da; otsailaren 26a da Lilatoian izena emateko azken eguna.

Galdakao-Usansoloko ospitalean pediatria eta arrisku baxuko erditzeetarako zerbitzuak eskaintzeko eskaria abiarazi dute

Barrualdeko ESIko herritar talde batek abiarazi du ekimena; banakako sinadura bilketa egiten ari dira Internet bidez, eta 60tik gora ikastetxek, guraso elkartek eta talde feministek bat egin dute eskariagaz, tartean, Lea-Artibaiko hainbatek.

Berriatuko santa eskean atera diren koplari, trikitilari eta abeslariak.

Kantuz eta umore onez bete dituzte Santa Ageda bezperako errondak

Eztarriz sano dabiltzala erakutsi dute santa eskean atera direnek. Berriatuan, baserriz baserri joan dira, eta ongietorri beroa egin diete bizilagunek, pandemiak eragindako hiru urteko hutsunea atzean utzita.

Lea Artibai Amankomunazgoak ‘Konpost txapeldunak’ kanpaina jarri du martxan

2023 urtean organikoaren bilketa %10a handitzea izango da erronka.

Denda bateko pertsiana itxita

Negozio txikiei laguntzeko bonu kanpaina bat abiarazi dute Bizkaian

Herritarrek 15 eta 30 euroko bonuak erosi ahalko dituzte, baina horien balioa 20 eta 40 eurokoa izango da, hurrenez hurren. Herritarrek eguenean [apirilak 23] edo barikuan [apirilak 24] erosi ahalko dituzte bonuak.

osasun saila EHU

Osasun Saila eta EHU lankidetza estutzen ari dira

UPV/EHUk Carlos III.a Osasun Institutuak (ISCIII) COVID-19arekin lagin klinikoen PCR analisiak egiten laguntzeko laborategi gisa gaitzeko prozedura gainditu ondoren, bi erakundeek lankidetza estutzen ari dira horiek erabiltzeko aukerak aztertzeko.

COVID-19aren sintoma adierazgarrienen inguruko azalpen bideoa

Elhuyarren bederatzigarren eta azken azalpen bideoak COVID-19aren sintomarik adierazgarrienen inguruko azalpenak ematen ditu.

COVID-19ari aurre egiteko proba klinikoak egiten ari dira

Elhuyarren zortzigarren azalpen bideoak birusari aurre egiteko egiten ari diren proba klinikoen inguruko azalpenak ematen ditu.

Koronabirusen mutazio gaitasunari buruzko azalpen bideoa egin du Elhuyarrek

Elhuyarren zazpitagarren azalpen bideoa duzu hau. Honetan, birusek mutaziorako duten gaitasuna jorratzen da.

Pandemiaren metaforei buruzko azalpen bideoa egin du Elhuyarrek

Elhuyarren seigarren azalpen bideoak azaltzen duenez, zientzialariek ohartarazi dute gerraz hitz egiteak arrisku handiak dakartzala.

Gure Eskuk udazkenera atzeratu ditu Hamaika Gara egitasmoaren jarduera eta mobilizazio guztiak

Gure Eskuk bere ibilbidean osoan ekoiztu dituen hiru dokumentalak modu irekian ikusgai jarri ditu bere Youtube kanalean; 'Gazta Zati Bat', 'Jostunak' eta 'Elkarrekin Together' dira dokumentalak.

Gehiago