Ispaster

Greba egingo du Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen kolektiboak

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko ikastetxeetan ere bat egingo dute ELA sindikatuak deitutako greba deialdiagaz. Martxoaren 28rako ere greba eguna aurreikusita dago.

Isuntzak eta Ondarroak lau estropada irabazi dituzte Bizkaiko Batel Ligako V. jardunaldian

Isuntzako arraunlariek hiru estropada irabazi dituzte, eta Ondarroakoek, berriz, estropada bat. Beste kategoria batzuetan ere aurreko postuetan ibili dira eskualdeko arraunlariak.

Alberdik eta Lekuek irabazi dute zesta-puntako Euskal Liga

Gazte eta kadete mailako finalak, hurrenez hurren, Markina-Xemeingo eta Mutrikuko bikoteek irabazi dituzte.

HITZA taldea lilatoia Donostia

60 lagunek osatu dute 30. Lilatoiko HITZA taldea

Taldeko kideek kamiseta morearekin egin dute aurten korrika, 'Hitzez hitz, pausoz pauso; bidea egiten ari gara' leloarekin.

Martxoak 8 ekitaldi markina-xemein lea-artibai

Bizitzak erdigunean jarriko dituen jendarte berria lortzeko lanean jarraitzera deitu du Lea-Artibaiko Mugimendu Feministak

Eskualde osoko ehunka lagunek parte hartu dute egunari amaiera emateko Markina-Xemeinen egin den manifestazioan. Ekitaldia emakume musikari, olerkigile eta dantzarien eskutik amaitu da. 'Erre zituzten sorginen' abestiaren laguntzagaz, Goiko Portalean sua piztu eta bertan erre dituzte atzean utzi nahi duten dena.

Milaka emakume kalera atera dira Lea-Artibain eta Mutrikun

Ekintzak goizean goizetik hasi dira herri gehienetan. Komertzioei dagokienez, denetarik egon da: Ondarroan, esaterako, ia dena egon da itxita. 19:00etan egin da eskualdeko mailako manifestazioa, Markina-Xemeinen.

HITZA LANTALDE MARTXOAK 8
San Joan sua pizten, Mutrikun
June Lauzirika

Kontxi Malleak irabazi du Esku Pilota Taldearen otzara

Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak ekainaren 12an jokatu zen 39. Markinako Eskupilota Txapelketan zotz egin zuen otzarak badauka irabazlea. Taldeko kideek jakitera eman dutenez, Kontxi Mallea Munitibarko bizilagunak eduki du 117 zenbakia zeukan txart...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Sexu askapena aldarrikatuko dute Lea-Artibain eta Mutrikun

Ondarroan eta Mutrikun martitzenean egingo dituzte ekintzak. Lekeition kaleak apainduko dituzte, eta Markina-Xemeingo Udalak adierazpena onartu duSexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da martitzena. Eta Lea-Artibain eta Mutrikun aniztasun eta identitate s...

Nepalera egingo duten elkartasun bidaiaren berri emango dute hiru herritarrek

Aitor Zarragotia, Katalin Astoreka eta Eneko Muniozguren dira bidaia egingo dutenak. Hitzaldia bihar eskainiko dute, Otoio tabernan. Domekan elkartasun merkatua egingo da, plazanBideitzen bidaiaz bideak eraiki izenburupean uda honetan Nepalera egingo d...

Eider Mugartegi

Denboraldiko lehen proban parte hartuko du Ager Solabarrietak

Ager Solabarrieta tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola bere laguntzaileak etzi hasiko dute denboraldia. Solabarrietak Santanderren (Kantabria) jokatuko den Espainiako Tiro Olinpikoko txapelketaren finalean parte hartzeko puntuagarria izango den prob...

N.B.A.

KAE 1 liga Getarian eta Hondarribian jokatuko da asteburuan

Denboraldiko bigarren jardunaldian X. Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiako bandera izango dute jokoan, bihar, Isuntzak eta Ondarroak. 18:00etan hasita, lau luze egin beharko dituzte.Hiru txandatan banatuko dira traineruak, eta txanda bakoitzean lau ar...

Aintzina Monasterio

Arratzuko Piratek Bizkaiko Herri Kirol Ligaren proba izango dute etzi

Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldeko kideak Bizkaiko Herri Kirol Liga lehiatzen dabiltza, eta partaideetako batzuek domekako jardunaldian parte hartuko dute.Bilboko La Peña auzoan erlojuaren kontrako proba lehiatuko du Piratak B taldeak. Mallabia B t...

A.M.M.
Gehiago