Ispaster

adimen artifiziala
Euskaraldiaren hamaikakoa

Ana Goitia Euskaraldiaren aldeko hamaikakoan dago

Gaur [azaroak 7] Bilbon aurkeztu dute maiatzaren 15etik 25era Euskaraldiaren enbaxadore izango diren 11 protagonistak, eta tartean dago lekeitiarra.

Elixabete Etxanobe Leartibai Fundazioaren egoitzan

Elixabete Etxanobek sustapen ekonomirako proiektuekin duen konpromisoa berretsi du

Ahaldun Nagusia Leartibai Fundazioko egoitza bisitatu du gaur [azaroak 6] eta eskualdeko zenbait herrietako alkateekin elkartu.

DA PRO aurkezpena

DA! PRO topaketa sortzaile eta antolatzaileen elkargune izango da

Azaroaren 26an eta 27an egingo dute Durangon eta gaur [azaroak 6] aurkeztu dute Bilbon.

Ispasterko baserrien irteera

Ingurumenaren aldeko ekimenak antolatu dituzte Ispasterren

Zapatuan [azaroak 9] eta domekan [azaroak 10] ekintzak antolatu ditu Ispasterko Udalak bestelako elkarteen laguntzagaz.

Mutrikuko Arimen Gaua

Egonkortuta itzuli da Arimen Gaua

Herri askotan eguenean [urriak 31] ospatu dute, baina beste askotan asteburura arte luzatuko dituzte Gau Beltzeko ekintzak.

Nerea Larrinaga eta Iraia Fernandez Lea-Artibaiko kale hezitzaileak.

Kaleetatik bizitzetan eragiten

Lea-Artibai Mankomunitateko kale hezitzaileak dira Nerea Larrinaga Santxez eta Iraia Fernandez Sanchez. Argi dute gazte eta nerabeek erantzunak behar dituztela, eta bide horretan laguntzeko asmoz egiten dute lan.

Mutriku gune berdetik gune horira pasatu da

Azken orduetan COVID-19arekin kutsatutako bi kasu erregistratu dituzte Mutrikun; intzidentzia tasa 38 puntu igo da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Markina-Xemeingo eta Lekeitioko intzidentzia tasak jaitsi egin dira. Lurraldeek beheranzko joerari eusten jarraitzen diote.

Azken orduetan positibo bat erregistratu dute Lea-Artibain

Atzo [ekainak 15] erregistratutako kasu bakar hori Markina-Xemeinen erregistratu zuten. Ondorioz, Markina-Xemeingo tasa igo egin da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta jaitsi egin dira Ispasterko, Lekeitioko eta Ondarroako intzidentzia tasak.

Amandarriko Mikel Arrasate bosgarrena izan da Portugaleteko Youth mailako proban

Elite mailan azkarrenak Yaiza Saiz eta Diego Mentrida izan ziren. Luarcako (Asturias) esprint triatloian bigarren egin du Amandarriko Haritz Garatek.

Lekeitio gune berdean sartu da

Azken orduetan ez dute positiborik erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Lekeitioko, Ondarroako eta Markina-Xemeingo intzidentzia tasak jaitsi egin dira, eta gainerako herrietakoak mantendu. Lurraldeei dagokienez, hiru probintzietako tasak jaitsi egin dira, batez ere Gipuzkoakoa.

Azken egunetan sei kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Ondarroan 3 kasu erregistratu dituzte, 2 Mutrikun eta bat Markina-Xemeinen. Mutrikuko eta Markina-Xemeingo tasak igo egin dira, nahiz eta Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen duen. Lurraldeei dagokienez, intzidentzia tasak nabarmen jaitsi dira hiru lurraldeetan.

Beste bi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain

Etxebarrian eta Ondarroan erregistratu dituzte kasuak, bana bakoitzean. Horren ondorioz, Etxebarriko tasa igo egin da, eta 0 tasa zeukaten herrien zerrendatik atera da; zazpi herri daude zerrenda horretan. Lurraldeei dagokienez, hiru lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.

COVID ziurtagiriari buruzko argibideak

Europako Parlamentuak oniritzia eman du ziurtagiria uztailaren 1etik aurrera EBko joan-etorrietan erabiltzeko. Agiriari esker, kontrol neurriak arinagoak izango dira Europako Batasuneko herrialdeetara bidaiatzean.

Uxue Rey Gorraiz (Berria)

Azken orduetan hiru kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain

Bi kasu Ondarroan erregistratu dituzte, eta bat Lekeition. Ondarroako tasa jaitsi egin da, eta Lekeitiokoa igo. Lurraldeei dagokienez, azken egunetako joera aldatu egin da, eta gaur [ekainak 10] Arabako tasa ere jaitsi egin da; Bizkaiko eta Gipuzkoako tasek behera egiten jarraitzen dute.

Gehiago