Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.


Ia ordu erdiko atzerapenagaz sartu da Ispasterren, 01:50 aldera. Bidean, baina, tarteka nahikoa azkar joan da, batik bat herrietatik kanpoko tarteetan. Hala, aurreikusi baino minutu batzuk beranduago atera da Mutrikutik, 06:45 aldera. Goizaldeko ordu txikiak izan arren, herriguneak zein errepideak jendez bete dira. Jende gehien Lekeition eta Ondarroan ikusi ahal izan da.

Zelai Nikolasek eta Angel Oiarbidek bozeramailetza utzi ostean, Josu Etxaburuk (Ondarroa, 1961) eta Amalur Alvarezek hartu dute haien lekukoa. Etxaburu etapa berriari ekiteko gogotsu dago.

Asteko egunik oparoena martitzena izan zen; denetara, 558.000 kilo inguru antxoa saldu ziren Ondarroako bentan. Barikurako [apirilak 12], berriz, bandera ipini dute, "antxoa oso merke ari delako saltzen, eta arrantzatzen ari diren arraina ere txikia delako".

'Maita dezagun ondo' lelopean moskeo kanpaina egin dugu hilabetez, maite gaituzuen horiek ondo maitatzeko urratsa eman eta Hitzakideak biltzeko helburuarekin.

Hondarribiako Eliz Musika Zikloa Euskal Herriko eliz musika jaialdirik zaharrena eta ezagunena da. Ondarroako abesbatzak estreinako parte hartuko du bertan.

Atxekimendu ematea modu formalean egiteko dokumentua sinatu dute eskualdeko ekoizleek, oinarrizko balioekin bat eginez.

Isuntzak alebin gizon, txiki gizon eta kadete emakume mailan lortu ditu banderak. Ondarroa, berriz, alebin emakume mailan izan da onena.


Beste urte batez, Muxikan batuko dira Ibarruriko Dantzari Egunean, herriko dantzari zein Bilboko eta Erandiokoak. Domekan 11:30ean jarri dute ordua Muxikako Ibarruri auzoko frontoi inguruan.Abesbatzagaz lagundutako mezagaz hasiko dute eguna 11:30ean. B...