Dania Jai Alaiko Udako Denboraldian emaitza onenak lortu dituen puntista da mutrikuarra. Kiniela gehien irabazteaz gain, bakarkako txapelketan ere garaipen gehien eduki ditu. Eta aurrelarien artean kiniela gehien irabazi dituen bigarrena da.
Zientziaren Giltzak elkartearen ekimenez, Juan Jose Gomez Cadenas (Cartagena, Espainia, 1960) fisikari ospetsuak 'La sublime utilidad de los inutiles neutrinos' hitzaldia emango du eguaztenean [uztailak 3], 18:30ean, Beikozini aretoan. Sarrera, ohi modura, doakoa da.
Bilera Lehendakaritzan egin dute, Ondarroako Galizia Etxearen 50. urteurrenaren harira. Armindo Peso elkarteko presidentea, Puri Lopez idazkaria eta Jose Roberto Lopez Os novos mariñeiros gaitero taldearen zuzendaria egon dira Lehendakariagaz.
Frontoiko obraren bigarren fasea lantzen eta skate parkerako proiektua prestatzen hasi direla jakinarazi dute.
Ekainaren 16an osatu du azken balentria markina-xemeindarrak. Iaz bezala, Urregarai, Oiz, Urko eta Kalamua mendietatik igaro da Markina-Xemein abiapuntu eta helmuga izanda.
Igor Azpiri Garate eta Sonia Garcia Fuentesen lana izan da irabazlea 16 urtetik gorakoen kategorian. Ariane Sololuze Salaberriak eraman du 16 urtetik beherakoen kategoriako saria.
Lehiaketa irabazita, Marinok CD Lugon jokatzeko txartela irabazi du. Lehiaketa irabazteko, Marinok froga gogorrak gainditu behar izan dituela esan dute.
Kartelak uztailaren 17ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira, udaletxeko erregistro orokorrean. Irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.
Kafea hartzen zeudela, Artibai ibaian plastiko hondakinak ikusi eta horiek batzeko proposamena egin zuten. Esan eta egin. Ordu eta erdian hamabi poltsa bete zituzten.