Txapelketa urriaren 3an hasiko dela eta irailean aurkezpena egingo dutela esan dute antolatzaileek. Nerea Ibarzabal Salegi eta Xabat Galletebeitia Abaroa zuzenean finalaurrekoetan sartuko dira.
Isuntzak eta Ondarroak ekainaren 19an hasi zuten ETE Liga, eta domekan [uztailak 11] II. Uribarren Abaroa Bandera lehiatuko dute Lekeition, 12:00etan hasita. Hemen Aitziber Galletebeitia arraunlari lekeitiarrak eta Nagore Osoro ondarrutarrak kontatutakoak!
Tunelaren hegaleko horma egonkortzeko lanak uztailaren 20ean amaitzea aurreikusten dute. Makinak lanean ari diren tartean dago itxita gunea.
31. Kaleka Nazioarteko Kale Arteen jaialdiagaz gozatzeko aukera egongo da asteburuan Lekeition. Guztira, hamabi ikuskizun egongo dira barikutik [uztailak 9] domekara [uztailak 11] bitartean. Sua, dantza, akrobazioak eta umorea ez dira faltako.
Elkarretaratze gehienak 12:00etan egingo dituzte. Ondarroan Alamedan batuko dira, Lekeition Abadeen moilan eta Mutrikun Danborrean.
Lekitto Bedarra Lekeitioko ortularien elkarteak antolatuta, konpost tearen ikastaroa zapatuan [uztailak 3] egin zuten Lekeitioko Usotegin.
Atzo [uztailak 6] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: 2 Lekeition, 2 Mutrikun eta 1 Ondarroan. Mutrikuko eta Lekeitioko intzidentzia tasak igo egin badira ere, Ondarroakoa jaitsi egin da. Mutriku gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da. Lurraldeetako tasek gora egiten jarraitzen dute.
Elkarte gastronomikoak zabor bilketa eta estolderiari dagozkien udal tasak ordaintzeaz salbuestea erabaki du Lekeitioko Udalak.
400 bat sarrera ipini dituzte salgai Ondarroa, Berriatua, Lekeitio, Markina-Xemein eta Mutrikuko zenbait tokitan. Punta-puntako bertsolariak gonbidatu dituzte Ondarroako frontoian egingo den saiora.
Erakusketak, guztira, 36 artelan biltzen ditu. Uztailaren 12ra arte egongo da erakusketa Lekeition ikusgai.