
Bihar [irailak 1] hasi eta irailaren 8ra arte luzatuko dira San Antolin jaiak. Aurten, denek gozatzeko jaiak izateko helburuagaz, bi berrikuntza sartu dituzte: antzar jokoa ikusteko gune egokitua eta txupina ikusteko zeinu hizkuntza interpretea. Horrez gain, urteroko osagaiek ez dute hutsik egingo, eta kontzertuak, kirol jarduerak, jolasak, kalejirak nahiz ikuskizunak egongo dira aukeran.

Jai giro ederrean ospatu dituzte aulestiarrek Murlako jaiak. Egun guztiko egitarauaz gozatzeko aukera izan zuten zapatuan, txapelketaz beteta.

Barikuan [abuztuak 28] mus txapelketagaz hasi zituzten jaiak, eta eguaztenean [irailak 2] San Antolin egunagaz emango diete amaiera. Asteburua "ondo" joan dela adierazi dute.

Atzo [abuztuak 30] itxi zituen ateak Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikoak. Mutrikuko Udalak Talaixa Geomuseoa izeneko proiektua zabalduko du Santa Katalina komentuan.

Santi Brouard pilotalekua leporaino bete zuten zaleek joan den barikuan [abuztuak 28]. Hala, Lekeitio Jai Alai Master Serieseko finalaren lekuko izan eta hurbil-hurbiletik bizi izan zuten Erkiaga eta Lekerikaren garaipena.

Mutriku Futbol Taldeak, Debako Amaikak Batek eta Ondarroako Aurrerak hartu zuten parte 37. Rubio Memorialean, eta etxekoek irabazi zuten lagunartekoa. Bertan, Unai etxebarria eta Aner Blanco Mutrikuko jokalariak omendu zituzten.

Europako Master Igeriketa txapelketan izan da Mikel Iriondo ondarrutarra. Igerilari onenen artean lehiatu, indar erakustaldia egin eta bigarren eta zortzigarren postuak lortu ditu bi modalitatetan.