Maiatzaren Lehena
Maiatzaren Lehena

LAB Sindikatuak Lekeition egingo du Langileen Nazioarteko Eguneko mobilizazioa

Etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak aldarrikatuko ditu LAB Sindikatuak Maiatzaren Lehenean.

Nerea Loiolak irabazi du Peru Abarka lehiaketa, 'Gramo bat' lanagaz

29 lan aurkeztu dira, eta epaimahaiak "aho batez" aukeratu du 'Gramo bat' lana. Orain, martxan da ilustratzaileek euren lanak aurkezteko fasea: ekainaren 26ra arte izango dute epea zabalik.

Santa Elena etorbideko lanak. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Lekeitiok Isuntza eta Santa Elena kaleetan obrak hasi ditu irisgarritasuna eta azpiegiturak hobetzeko

Lanek apirilaren amaieran eta maiatzaren hasieran ekin diote, oinarrizko sareak berrituko dituzte, asfaltatzea egingo da eta trafikoan aldaketa puntualak izango dira.

Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek borrokan jarraitzen dute, "aurrerakuntzarik gabe"

Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek hiru greba egun deitu dituzte. Gaur [apirilak 28] egin dute lehenengoa, eta bihar eta etzi apiriak 29 eta 30] ere greba egingo dute.

Ondarroako Wikiemakumeen lana ezagutarazteko hitzordua jarri dute Etxelilan

Tokiko eta nazioarteko emakumeen biografiak sortu, itzuli eta eguneratuz dabiltza Euskal Wikiemakumeen taldeak. Hala, haien lana azaldu eta taldea zabaltzeko asmoz, aurkezpena egingo dute bihar [apirilak 29], 18:00etan, Etxelilan.

Lekeitiok 45 urtetik gorakoen artean euskararen erabilera sustatzeko kanpaina berria abiatu du

Udaberrian zehar ekintza ugari antolatu dituzte aisialdian euskaraz gehiago egiteko, herriko eragileek eta udalak elkarlanean bultzatuta.

Garraitz Kirol Taldea Euskadiko txapeldun izan da Plentziako triatloian eta emakumezkoak azpitxapeldun

Lekeitioko taldeak emaitza bikainak lortu ditu domekan jokatutako Euskadiko Taldekako Triatloi Txapelketan, gizonezkoetan garaipena eskuratuta eta emakumezkoetan bigarren postua lortuta.

2025ean Markina-Xemeinera bizitzera joandakoei ongietorria.

Ongietorri "gozo eta hunkigarria" eman diete Markina-Xemeingo bizilagun berriei

2025ean Markina-Xemeinera bizitzera joandakoei ongietorria egin die Markina-Xemeingo Udalak nahiz herriko eragile eta taldeek.

Urtarrilaren 31n mobilizatzeko egitasmoak Lea-Artibai eta Mutrikuko GKSren eskutik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko GKSk autobusak antolatu ditu urtarrilaren 31ko mobilizaziorako

Autobusak Mutriku, Ondarroa eta Lekeitiotik irtengo dira, eta tiketak salgai daude. Era berean, mobilizazioari begira, zenbait ekintza antolatu dituzte zapaturako [urtarrilak 24].

Zulueta-Elkor bide historikoa berreskuratu du Markina-Xemeingo Udalak

Zulueta-Elkor bide historikoa berreskuratu du Markina-Xemeingo Udalak

Etxebarriko Zulueta baserritik abiatuta, Elkor eta Goikoetxetagoiko baserriak lotzen dituen bidea egokitzeko lehen fasea amaitu dute.

Master Goxuako 1. mailako lehen final-laurdena

Zortzi partida hartuko ditu Goxua Txapelketako bosgarren jardunaldiak

Eguenean [urtarrilak 22] bi partida eta barikuan eta domekan [urtarrilak 23 eta 25] hiruna jokatuko dituzte; zapatuan ez dute partidarik jokatuko.

Beteranoen Trinkete Txapelketa. Lander-Egaña eta Latxi-Madariaga

Partida "orekatu eta intentsoak" espero dituzte Beteranoen Trinkete Txapelketako bigarren jardunaldian

Domekan [urtarrilak 25] Rober-Telleria eta Latxi-Madariaga bikoteak kantxaratuko dira.

Gehiago