Abian da Euskaraldia, Euskal Herri osoan, 'Elkar mugituz egingo dugu', lelopean. Hurrengo egunetan, denetariko jarduerak egingo dituzte Lea-Artibain zein Mutrikun.
2025eko Udaberriko Agenda eman du ezagutzera, beste behin, Munitibarko Udalak, herriko talde eta eragileekin elkarlanean. Euskaraldia abiapuntutzat hartu, eta maiatza eta ekaina hamaika ekimenez bete dute.
ZirHika elkarteak duela bi urte OƱatin egin zuen lehenengo topaketa, eta Markina-Xemeinen izango da bigarrena. Hitanoa bultzatzen ari diren eragileak batu eta elkar ezagutzea da asmoa.
Bihar hasiko da Euskaraldia, eta hamaika ekitaldik mugituko dute euskara sustatzeko ariketa soziala: denetariko ekintzak antolatu dira Lea-Artibaiko udalerrietan eta Mutrikun.
Euskaraldiko ekitaldia egin dute Lekeition, eta hasi dira lehenengo txapak banatzen. Ana Goitiaren gidaritzapean herritarrei aktiboki parte hartzeko deia egin diete Jon Kobeagak eta Joseba Palenzuelak, eskualdeko hainbat aurpegi ezagunekin batera. Izen ematea oraindik zabalik dagoela gogorarazi dute.
Euskaraldian Mutrikuko enbaxadore izango diren hamaikakoaren aurkezpena egin zuten atzo [apirilak 31] Beheko Plazan.
Euskaraldiaren enbaxadore izango diren lekeitiarrak aurkeztu dituzte. Pentsiodun, gazte, kirolari, zerbitzari, erizain nahiz bestelakoak dira Lekeitioko hamaikakoaren parte.
Herri argazkia atera dute ziortza-bolibartarrek. Domekan [maiatzak 18], Euskaraldian bete-betean sartuta, Itsu Koplak egongo dira, 12:30ean.
Euskaraldiagaz bat egin eta Euskoopaldia topaketa ospatu dute Maier, Burdinola, Kide, Cikautxo eta Eika kooperatibek, giro "atsegin eta parte hartzailean".
13:00etan elkartuko dira udaletxeko eskaileratan, herri argazkia ateratzeko. Ostean, hamaikakoa aurkeztuko dute.
Aurkezpena barikuan [otsailak 21] izango da, 18:30ean, Arkupe aurrean.