
Etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak aldarrikatuko ditu LAB Sindikatuak Maiatzaren Lehenean.

29 lan aurkeztu dira, eta epaimahaiak "aho batez" aukeratu du 'Gramo bat' lana. Orain, martxan da ilustratzaileek euren lanak aurkezteko fasea: ekainaren 26ra arte izango dute epea zabalik.

Lanek apirilaren amaieran eta maiatzaren hasieran ekin diote, oinarrizko sareak berrituko dituzte, asfaltatzea egingo da eta trafikoan aldaketa puntualak izango dira.

Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek hiru greba egun deitu dituzte. Gaur [apirilak 28] egin dute lehenengoa, eta bihar eta etzi apiriak 29 eta 30] ere greba egingo dute.

Tokiko eta nazioarteko emakumeen biografiak sortu, itzuli eta eguneratuz dabiltza Euskal Wikiemakumeen taldeak. Hala, haien lana azaldu eta taldea zabaltzeko asmoz, aurkezpena egingo dute bihar [apirilak 29], 18:00etan, Etxelilan.

Udaberrian zehar ekintza ugari antolatu dituzte aisialdian euskaraz gehiago egiteko, herriko eragileek eta udalak elkarlanean bultzatuta.

Lekeitioko taldeak emaitza bikainak lortu ditu domekan jokatutako Euskadiko Taldekako Triatloi Txapelketan, gizonezkoetan garaipena eskuratuta eta emakumezkoetan bigarren postua lortuta.

2025ean Markina-Xemeinera bizitzera joandakoei ongietorria egin die Markina-Xemeingo Udalak nahiz herriko eragile eta taldeek.

18:00etan kultur etxean elkartuko dira.

Autobusak Mutriku, Ondarroa eta Lekeitiotik irtengo dira, eta tiketak salgai daude. Era berean, mobilizazioari begira, zenbait ekintza antolatu dituzte zapaturako [urtarrilak 24].

Etxebarriko Zulueta baserritik abiatuta, Elkor eta Goikoetxetagoiko baserriak lotzen dituen bidea egokitzeko lehen fasea amaitu dute.

Eguenean [urtarrilak 22] bi partida eta barikuan eta domekan [urtarrilak 23 eta 25] hiruna jokatuko dituzte; zapatuan ez dute partidarik jokatuko.

Domekan [urtarrilak 25] Rober-Telleria eta Latxi-Madariaga bikoteak kantxaratuko dira.