Deialdiak

Ondarroako aholkularitza entitate bat, baezero baten eskaaerari erantzuten.
Mutriku

Mutrikuko Gaztetxearen 25.urteurrena ospatuko dute Gaztetxe Egunean

Egun guztiko egitaraua antolatu dute Gaztetxe Egunerako. Bazkarian apuntatzeko azkenengo eguna apirilaren 22a [eguaztena] izango da.

Berriatuan Kofradia Basque Seafood proiektu berriak euskal arrantza sektorea berritzeko jauzia eman du

Berriatuko egoitza nagusiak ekoizpenaren erdigune izango da, 3 milioi euroko inbertsioagaz balio kate osoa integratuko duen eredua bultzatuko du.

Ondarroako Kofradia Zaharra

Franck Dolosorrek 'Gernika batailoia, askatasunaren ametsa' liburua aurkeztuko du Ondarroan

Franck Dolosor 'Haltza'-k 'Gernika batailoia, askatasunaren ametsa' liburua aurkeztuko du barikuan [apirilak 17] 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

‘Pototo’ aske geratu da Zaballako espetxetik Frantzian betetako urteak kontuan hartu ondoren

Hasieran 2034rako aurreikusita zegoen askatasuna, baina lege aldaketak zigorraren murrizketa ekarri du.

Markina-Xemein

Martxan da Markina-Xemeingo merkataritza bonu kanpaina

Markina-Xemeingo Udalak eta Hemen Be Bai elkarteak herriko merkataritza sustatzeko abiatu du MX bonu kanpaina. Gaurtik [apirilak 15] aurrera egongo dira bonuak eskuragarri.

UEMA

'Esnatu' ekimena aurkeztu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak hamazortzi eragilerekin batera aurkeztu du ‘Esnatu’ dinamika, eta eragileek konpromiso zehatzak hartu dituzte.

Martxan da Peru Abarka album lehiaketa, 2.500 euroko sariagaz

Otsailaren 27ra arte aurkeztu daitezke lanak. Lehenengo fasean narrazioen txanda izango da, eta irabazleak 2.500 euro eskuratuko ditu. Bigarren fasean, narrazio hori ilustratzeko proposamenik onena aukeratuko dute, eta beste 2.500 euro irabaziko ditu. Era berean, Ereinek album ilustratua argitaratuko du.

Mikel Mantzisidor Jai Alai
Kirol Sariak banatuko dituzte Markina-Xemeinen

Abenduaren 26an banatuko dituzte Markina-Xemeingo Kirol Sariak

19:00etan izango da sari banaketa, Esperantza aretoan, eta sarrera librea edukiko du. Guztira lau sari banatuko dituzte.

Goxua Txapelketa "ondo" hasita, prest daude bigarren jardunaldirako

Bihartik [abenduak 18] domekara [abenduak 21] jokatuko dituzte partidak; barikuan ez da partidarik egongo. Bigarren jardunaldiaren ostean geldialdia egingo dute, urtarrileko bigarren astera arte.

Amorotoko Gabonetako lasterketa

Amorotoko V. Gabon Lasterketa egingo dute urtarrilaren 4an

Izen ematea egun berean izango da. HH, LH eta nagusien mailetako lasterketak egingo dituzte.

Mariezkurrena eta Artola

Artola-Imaz eta Iztueta-Jaka kantxaratuko dira Unin urtarrilaren 17an

2026ko Binakako Txapelketako jardunaldi bat hartuko du Markina-Xemeingo Uni frontoiak. Sarrerak abenduaren 26an ipiniko dituzte salgai.

Mankomunitatea Gabonak

Lea-Artibai Mankomunitateak Gabonetarako kontsumo arduratsurako deia egin du

Jardunbide egokiak eta aholkuak jasotzen dituen dekalogoa eta bideoa argitaratu ditu.

Mutrikuko Musika Eskolak Gabon kontzertua eskainiko du parrokian

Domekan Azkoitiko Baztartxo Aretoan abestu ondoren, Mutrikuko Parrokian eskainiko dute emanaldia barikuan [abenduak 19].

Gehiago