
Lekeitioko lehen emakume alkatearen heriotzaren 20. urteurrenean hitzaldiak eta omenaldi ekitaldia egingo dituzte astelehenean [ekainak 1].

Astelehenean lau adin txikikok jasandako erasoa salatu dute Ondarroako Udalak, Diarrotsa Gazte Feminista taldeak, Mugimendu Feministak eta Itaiak.

Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaibus zerbitzua indartuko du Lea-Artibain, "lurralde kohesioa indartu eta landa eremuen isolamenduari aurre egiteko".

Aztik eta Tecnaliak sinatutako epe luzeko hitzarmen estrategikoak industriaren digitalizazioa, AA, elikadura-sistema jasangarriak, blue food eta bioekonomia uztartzen ditu, eta helburu du elkarrekin negozio-unitate bat sortzea, teknologia merkatura azkarrago transferitzeko.

Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiak Lea-Artibaiko 250 ikasle bilduko ditu barikuan [maiatzak 29] Zientzia eta Teknologia Eguna ospatzeko.

Mutrikuko Goizeko Izarrak, Samielak eta Mutriku BHIko ikasleek maiatzaren 9an egindako azoka solidarioaren proiektuaren balorazioa aurkeztu dute Udalbatzarrean.

Lurgaia Fundazioko teknikari batek emango ditu landare hauek era egokian kentzeko argibideak zapaturako antolatu duten tailerrean [maiatzak 30]. Bertaratzeko, herritarrek aurrez eman beharko dute izena.

Datozen hilabeteetan emozioei buruzko beste saio bat egingo dute ongizate emozionalean aditua den Iratxe Etxebarriaren eskutik.

Interesdunak izena eman dezakete WhatsApp bitartez 648 511 741 zenbakira.

Hitzaldia barikuan [otsailak 27] izango da, 18:15ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Ernaik, LABek eta Ikamak antolatutako hitzaldian Matxoak 3ko plataformako kide den Julen Diaz De Argote izango da hizlaria.

Adierazi dute ez dela beharrezkoa kirolaria izatea eta edonork lagundu dezakeela bere neurriko ardura txikiak hartuz.

Ondarroan elkarretaratzea egin dute Artibai egoitza aurrean. Bihar [otsalak 25] ere greba eguna izango dute eta martxoan beste hiru egun deitu dituzte: 16, 17 eta 18.

'Online izapidea Osakidetzarekin' eta 'Zure bidaia planifikatu' ikastaroak martxoan hasiko dira.