LAB-ek, Sortuk eta Ernaik indarrak batu dituzte apirilaren 26an Lea-Artibaiko Independentzia Eguna antolatzeko. Egunaren epizentroa Lekeitio izango den arren, eskualde guztian eragitea da euren helburua.
Markina, Xemein, Etxebarria, Munitibar eta Gernikako bonbardaketak izango dituzte gogoan. Apirilaren 25ean 'Gernika: laborategi esperimentala' unitate didaktikoa aurkeztuko dute, eta apirilaren 26an, 'Euzkadi en ruinas' liburuaren aurkezpena eta 'Llach: la revolta permanent' dokumentalaren emanaldia eskainiko dituzte.
30 denda baino gehiago dira itsulapiko solidarioa izango dutenak. Ekainaren 14an Ausarta Eguna ospatuko dute Lekeition.
12.000 euroko kostua daukan tratamendua behar du Emir Vazquez 16 urteko lekeitiarrak, eta dirua lortzeko asmoz jaialdia egin dute Lekeitio BHIko kideek. Tapoi bilketarekin jarraitzeaz gain, ekarpen ekonomikoa egiteko kontu korronte bat ere zabaldu dute.
Berriatuko Udalagaz elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker sortu dute ondarea.berriatua.eus ataria.
Lekeitiarrek ospakizun urtea dute aurtengoa. Azaroaren 3an beteko dira 700 urte Lekeitio hiribildu izendatu zutenetik, eta herritarrek goi-goitik ospatu nahi izan dute urtemuga. Hala, lelo, abesti, bideoklip, webgune nahiz bestelako hamaika ekintza prestatu dituzte denen artean, eta beste horrenbeste geratzen zaizkie azaroaren 3ra bitartean.
Zerbitzu publikoak indartzeko asmoz, administrazio publikoan algoritmo berriak txertatu ahala algoritmoen katalogoa "zabaltzen" joango dela jakinarazi du jaurlaritzak.
Apirilaren 25ean eta 26an Plaza Beltzeko hormak margotu eta umeentzako margo tokia prestatuko dute. Laguntzera bertaratzeko deia egin diete herritarrei.
Eguraldia lagun izan ez arren, "jende asko" batu da Etxebarriko Elizpe Rock jaialdian. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete jaialdia aurrera eroaten lagundutako denei.
Ricardo Narbaiza Baskaranek eman ditu argazkiak dohaintzan. Argazkiok artxiboan gorde eta "behar bezala" kontserbatzeko konpromisoa hartu du udalak.
Adin guztietako emakumeek parte hartu dute hiru ordu inguruko ibilaldian.
Lekeitioko BHIk antolatuta, barikuan [apirilak 11], 19:00etatik 21:00etara, Eskolapean elkartuko dira.
Orain arte 50 emakume inguruk eman dute izena zapatuko [apirilak 12] ibilaldirako.